Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hadi festibalaren bigarrengo jardunaldia gaur

Dokumentuaren akzioak

Hadi festibalaren bigarrengo jardunaldia gaur

Egilea
P. Iribehere
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Iparralde
Mota
Albistea
Data
2003/07/10

Gaurkoan Kataluñako jota Azkaineko gazten emanaldiarekin nahasiko da, ondotik arrabitari lekua uzteko Arkaitz Minerr'n dantzaldiarekin, La Garluche Bordeleko talde gaskoinak gaualdia bukatuko duelarik.



Gaualdi horrek berak erakusten du zer den festibal horren izpiritua. Hunen oinarria da dantza herrikoiak ororen buru lotuak direla eta ez direla hain ezberdinak izpirutuan, musikan eta beren oraiko bizitasunean. Festibala denboran, urte guziz bezala dantza ikastaldi bat egiten da aste guzian. Lehen atelierrak, euskal dantzen lehen urratsen ikasteko balin badira, beste batzu espezializatuagoak dira, beti euskal dantzen inguruan bainan ere aurtengoan dantza bakar baten inguruan, hau da Mutxikoak. Hortako hiru herrialdeko hiru erakaslek bakotxak berea ekarri du, Baztaneko Mutxikoa batek, Ossau, Biarnoko haranekoak besteak eta Lapurdikoa azkenak. Molde bat Pireneotan hedatua den dantza mota horren arima ezberdinak beretzeko.



Basusariko festibala hortan gelditzen bada ere aste guzian bildu 60 ikaslek hartuko dute larunbatean Errenteriako bidea han Tapia eta Leturiak joko duten erromeriaren gozatzeko.



Itsas Soinua



Itsas Soinua izeneko elkarteak uda guzian eskainiko ditu kontzertuak, hondartzatik ateratzeko orduan, asteriko 6ak et'erditan hots, astelehen eta ostegunetan. Gaurkoan adibidez piano, bibolin eta xelo kontzertua daike, Baionako konserbatorioko tituludun gaztek segurtaturik. Hori da kontzertu horien izpiritua, klasikoak dira eta interprete gazteak badira nagusi ere, bi hilabeteak joan ahala, artista konfirmatuek ere atxikiko dutelarik taula gaina.



Koroak 30 urte



Angelun, Victor Mendiboure auzapez zenak bultaturik sortua, Euskal Herriko koroak orain lan egiten du beti Renée Abadieren gidaritzapean. Baionako Kontserbatorioan. Hogoi ta hamar urtez Europa guzia ibili du eta lortu ere 1997ean Veroneko nazioarteko zoin gehiagokan bronzezko medaila. Ezbairik gabe titulu ohoragarria eta lan askoren saria.



Gaur arratsean 30 urte horien ospatzeko, Angeluko elizan entzungai daiteke elizako kantuekin bainan ere kantu herrikoiagoekin, horien artean euskarazko errepertorio ohargarri bat daikelarik. Arratseko 8aket'erditarik goiti.

Dokumentuaren akzioak