Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Guztira 120 umek hartuko dute parte Azpeitiko Dantzari Txiki Egunean

Dokumentuaren akzioak

Guztira 120 umek hartuko dute parte Azpeitiko Dantzari Txiki Egunean

Urretxu, Zarautz eta Mutrikuko taldeak izango dira

Egilea
Kristina Fernández
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2008/10/10

Itsasi euskal kultur eta dantza taldeak Dantzari Txiki eguna antolatu du igande honetarako. Gipuzkoa osoko 120 haur inguruk hartuko dute parte bertan eta, egun guztian zehar, euskal dantza ugari eskainiko dituzte Azpeitiko kaleetan.

Ekimen honen bidez, hiru helburu desberdin lortu nahi ditu herriko dantza taldeak: "Batetik, umeek urtean zehar ikasten dutena kalera ateratzea nahi da; bigarren asmo bezala, beste herrietako talde eta gazteekin harremana mantendu eta sustatzea lortzen da eta, azkenik, herriari erakustaldi polit bat eskaintzen zaio", azaldu zuen Itsasi elkarteko zuzendari den Ainara Bidalek.

Emanaldia 11.00etan hasiko da eta, bertan, Azpeitiko Itsasi taldeaz gain, Urretxu, Zarautz eta Mutrikuko dantzari gazteek hartuko dute parte. Enparantza Nagusian bildu ondoren, hamaiketakoa egingo dute eta 11.30ean kalejira egingo dute. Jarraian, plazan elkartuko dira berriro eta Txankarranko, Banakakoa, Arku Dantza eta Zinta Dan-tza egingo dituzte.

Eguerdian partaide guztiak bazkaltzera joango dira eta 16.45ean enparantzan bilduko dira berriro erakustaldia egiteko. Dantzariek eguneko bigarren kalejira egingo dute eta, amaitzeko, talde bakoitzak ordu erdiko saioa eskainiko du plazan.

Igandeko Dantzari Txiki Egunak, herritarrei beste erakustaldi bat eskaintzeaz gain, haurrengan dan-tza egiten hasteko gogoa sustatzea ere espero dute arduradunek: "Kalean haur eta umeak dantzan ikusi ondoren, gazte asko anima-tzen dira", baieztatu zuen Ainara Bidalek.

Data egokiagoa Aurtengoa, Itsasi elkarteak Dantzari Txiki Eguna udazkenean egiten duen bigarren aldia da. Aurretik uztailean egiten zuten, baina iaz irailean antolatzen hasi ziren, haur dantzari kopuru gehiagoren partaidetza bermatzeko helburuarekin.

"Dagoeneko bi urte dira irailean egiten dela Dantzari Txiki eguna eta hobe dela esan dezakegu. Izan ere, lehen haurrak oporretan edo udalekuetan egoten ziren gehienak eta zaila egiten zen taldea osatzea egun honetarako. Horrez gain, Itsasiko helduek ere atzerrira bidaia egiten dute uztailean eta erosoagoa egiten zaigu, beraz, haurren egun berezi hau irailean antolatzea", amaitu zuen Itsasi elkarteko zuzendariak.

Iazko Dantzari Txiki Egunean neska batzuk dantzan.Argazkia: K.F.

Dokumentuaren akzioak