Dokumentuaren akzioak
Gure-Kai Dantza Taldeak Sanroketan parte hartzera eskua luzatzen die debarrei
Gure-Kai Taldeak aurten ere Kofradiako partaideei edo
dantza egin nahi duen edonori deia luzatu nahi dio. Hiru agerraldiak
egingo dira: San Roke dantza abuztuak 16an, eta Jorrai dantza eta
Kaskarotz abuztuaren 17an. Kaleetan biziko dira ekintza hauek eta jende
asko etortzea espero da.
Ekintza hauetan parte hartzeko Gure Kai Dantza Taldeak
egun batzuk saioak prestatu ditu prestatzeko. San Roke dantzan parte
hartu nahi dutenek polikiroldegian bilduko dira uztailaren 29an,
19:30etan. Beste aldetik, Jorrai dantza eta Kaskarotz saioak ikastola
txikian izango dira abuztuaren 5 eta 12an, 19:30etan.
Parte hartu nahi duten guztiek Turismo bulegora hurbildu
behar du, eta bertan izen eman edo saiora joan egun bertan. «Azken
urteetako ohiturekin jarraituz, herriko usadioa galdu ez dadin herriko
jendea dantzan jarri nahi dugu denon artean gureak diren dantzak
desager ez daitezen!», azpimarratzen dute antolatzaileek.