Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gure dantzen historia eta bilakaera azaltzeko hitzaldi-dantza saioa izango da eguaztenean

Dokumentuaren akzioak

Gure dantzen historia eta bilakaera azaltzeko hitzaldi-dantza saioa izango da eguaztenean

Oier Arabaolaza eta Garikoitz Otamendi dantzariek hitzekin eta dantzarekin azalduko dituzte azken bost mendeetako dantzen historia eta emandako aldaketak “Korrotik pikutara” saioan. Hitzordua Kulturaten izango da, arratsaldeko 18:30etan.
Egilea
Koldo Carrillo
Komunikabidea
Mondra Berri
Mota
Albistea
Data
2013/12/16
Lotura
Mondra Berri

Pasa den asteburuko egitarauak jai giroan murgildu ditu dagoeneko herritarrak eta aste honetan ez da gutxiago izango. Domekan izango da gurean egun handian, Santamas eguna, eta honen bueltan hamaika ekintza antolatu dituzte herrian kultur talde ezberdinek, Udalak eta Santamas Komisiñuak. Egitarau oparoaz gozatzeko aukera eskaintzen diete herritar guztiek, izan ere, Santamasak iritsi bitartean eta urte amaierara arte, kultur ekintzen agenda goraino beteta dator guztiontzat.

Aurten berritasunekin datoz Santamasak. Teknologia berriek beren lekua hartu dute ospakizunean eta sortu duten aplikazio informatikoari esker telefono mugikor zein dispositibo informatikoen bidez, uneoro jaien egitaraua eskura izango dute herritarrek. Bere izena Santamasapp da eta doan deskargatzeko aukerarekin, aurtengo egitaraua kontsultatu daiteke edozein momentu eta lekutatik.

Gure dantzen historia dantzatua eskainiko dute Arabaolaza eta Otamendi dantzariek

Egitarauari helduz, eguazten honetan, dantzaren historia hobeto ezagutzeko Korrotik pikutara hitzaldi-dantza saioa izango da Kulturateko Areto nagusian, arratsaldeko 18:30etan. Oier Arabaolaza eibartarrak eta Garikoitz Otamendi añorgatarrak, biak ala biak dantzariak, “gure dantzen historia eta bilakaera” azalduko dute, lehenaren hitzetan. Hala, dantza bakoitzaren bitxikeria eta ezaugarriak banatuko dituzte herritarrekin eta horretarako, hitzez gain, dantzarekin adieraziko dute. Izan ere, Arabaolazak azaldu digun moduan, “dantzatzen den guztia ezin daiteke hitzez esan, bi lengoaia ezberdin dira”.

Eibartarrak esan digunez, azken bost mendeetako dantzei erreparatuko diete Korrotik pikutara hitzaldi-dantza saioan, baina batez ere, XVIII. mendeko dantzei eskainiko diete denbora gehien. Koreoarkeologia deitzen dio Oier Arabaolazak jarduera honi, izan ere, “gaur egunera arte ezagutu ditugun dantzetatik abiatuta, ze garaitatik datozen eta moda ezberdinen aztarnak aurkitzen” datza hau, eibartarraren arabera. Azaldu digun moduan, urteen poderioz eta herriz herri, eraldatu eta garatu egin dira gure dantzak moda ezberdinen eraginez.

Hortaz, hitzaren eta dantzaren bitartez, ikusi eta entzuteko saioa eskainiko dute bi dantzariek. Gainera, bi osagai hauekin batera, Garikoitz Otamendik biolin doinuak ere jarriko ditu Korrotik pikutara saian.

Hemen, Santamas Komisiñuaren  webgunera lotura.

Hemen, “Bi txerri eta teknologia berrien laguntzarekin datoz aurtengo Santamasak” albistera lotura.

595 (id: 8065793)

Dokumentuaren akzioak