Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gure Dantzariak

Dokumentuaren akzioak

Gure Dantzariak

Txanpa Ta Kresalakoakin Izketaldia

Egilea
KAMIÑAZPI
Komunikabidea
Argia
Mota
Elkarrizketa
Data
1965/09/09

Lenengoaren erakusle Etxaburu tar Luis da"Latxanbre" ezizenez, bere andregai Zubikarai-tar Ma_ ria Carmenek lagunduta. Kresala'ko arduradunak Garramiola tar Gerardo ta Ibaibarriaga-tar Jose Luis

Bi taldetakoak ikaragarrizko lana dagie. Uda ta negu egunero ekiten dautse erakuste lanari.

Eroapena, pazientzia be biar da askotan mukirik be kentzen ez dakien umeai dantzan erakusteko.

Euren antik entzunda jakin nai izan doguz aldizkari onetan agertzeko euren kontuak eta lenengo "Latxanbre"gana joan gara. Ta asi gara beragaz jardunean,

-Kaxo adiskide, Txanpa-ko kontutxu batzuk jakin naian nator ZERUKO ARGIA_n argitaratzeko. jakiña zeuk eragozpenik jartzen ez badozu.

-Jaungoiko maitea, ori esateabe

-Tira ba. Uste dot aurten aspertu be egingo ziñela dantzan, erri ta erteste egin dozuen bestegaz.

-Aspertu ez, naita izerdi asko jaurti.

-Zenbat aldiz egin dozue dan tzan.

-Askotan; erri naiku ikusi doguz. Deba, Deusto, Erandio Eibar Elgoibar, Bermeo, ta Lujuan izan gara. Ta jakiña errian be iru lau aldiz dantzatu dogu:

-Zenbat lagunek osatzen dau Txanpa?

-Larogetamar, bederatzi aldratan, iru urtetik ogetabi urte bitartekoak, ni zarrena nazala.

-Ainbeste lagunek, gastuak be eukiko dozuez ba?

-Asko, jendeak uste daben baiño geiago; baiña polito lagundu dausku erriak ta ez gara txarto gelditu. Baiña, aurrerantzian be laguntza orren premiñan gagoz ta ez dauskula ukatuko uste dot.

--Adiskide, Txanparen kontuai lagata zeure zeuriak esatea ez litzake txarto etorriko. Andregaia lagun dozula marka gogorrak egin dozuz dantza azkean. Zenbat norkgeiagokara joan zarie?

-Amalau erritan, ta ez dogu txarto urten; lenen be gelditu gara ta bigarren sarri. Beintzat, bederatzi kopa irabazitakoak or dira nunbait Baten Bizkai'ko onenari irabazi geuntsan ta Gipuzkoa' ko onenakin be ainbatean ibilli gara.

-Ederto, ta ia datorren urtean Euskal Erriko txapeldun izatera eltzen zarien.

Ondarruko dantzen kontua erdiz ez emotekotan derriorra da Kresala'koen kontuak aizetara ataratea ta euren tokira eldu garanian an ebiltzan izerditan Gerardo ta Jose Luis oraintxe asi ta geroago gelditu txiki batzuai ezin erakutsita, andra batzuk ta ume pillo andi bat alboetan jarrita ixil ixilik euskezala.

-Zelan dira ba Kresala'ko goraberak?

Ondo esan biarko. Lana egin biar sendo, baiña lana egin ezkero beti dauko ondoren ona dantza kontuak.

-Aurten dantzaldi asko egin dozuez.

-Bai, uste genduan baiño geiago. Erri ta erbeste salto ederrik egin dogu. Berriatua, Mutriku, Eibar, Urretxua Deba, Santutxu, Deusto ta errian bi edo iru bidar ikusi galtue; zuen Kamiñazpi'n be bai.

-Orduan, emendik aurrera atsedena artu biarko dezue?

-Ez, atseden itzik ez dogu nai entzun be, gaxo giñaken ezaugarria izango litzake ori ta. Aurtengo neguan be dantza barriak erakustea dala, edo ume barriak sartu dirala otzik ez dogu eukiko emen.

-Zenbat lagun zarie Kresalakoak?

-Larogetabost inguru, iru urtetik amaseira artekuak.

-Ta aurrerako asmoak?

-Betikoak; beti aurrera jo ta ke dantza barriak ikasiagaz.

-Izketaldiari amaia emoteko azkenego itauna: Diru laguntzik izan dozue?

-Gitxi,'ia ezer be ez.

-Bazuek be merezi dozue. Nik uste dot au irakurtean zuekin be erritarrak gogoratuko dirala. Dana dala, ez atzeratu beintzat.

Ementxe amaitzen da Txanpako ta Kresala-ko buruakin euki dogun jarduna. Baiña ez neuke nai eurei eskari bat egin barik amaitu.

Ondarru'n gorakada andia egin dau dantza sueltoak aurtengo udan, eurai eskerrak. Baiña, oraindik dantzan egiten ez dabenak geiago dira, ez dakielako. Ta orreik ikasteko bidea egin biar da. Orretxegaitik auxe da nire eskaria: dantza bardiña ta erreza erakutsi biar dozuela bi aldetakoak.

Kanpoko dantzakin gertau dana kontuan euki egizue.

Twist, gaitza (zailla) dalako banakaren batek ikasi dau bakarrik ta yenka, ostera erreza dalako erri guztiak egiten dau.

Orixeba, erreza ta bardiña.

Dokumentuaren akzioak