Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Grabatudantzak artea eta dantza uztartuko ditu

Dokumentuaren akzioak

Grabatudantzak artea eta dantza uztartuko ditu

Larunbatean Trinitate plazan zortzi dantzarik grabatuak egingo dituzte

Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2004/07/14

Heldu den larunbatean Donostiako Trinitate plazan Grabatudantza izeneko ikuskizun berezia aurkeztuko dute. Grabatuak eta dantza biltzen dituen ikuskizuna 20.00etan hasiko da Trinitate plazan, eta euria egiten badu, berriz, Altzako frontoira eraman eta atzeratu egingo dute 21.00ak arte.

Grabatudantzan zortzi dantzarik hartuko dute parte, oso bestelakoak diren diziplinetan lan egin ohi dutenak: flamenkoa, euskal dantza, funkya, egipziarren dantza, klasikoa, antzerki dantza, afrokubatarrena, garaikidea edo klakea, esate baterako.



300 grabatu inguru egingo dituzte dantzariek, beren dantza pausoak paperean, tintaren bidez, utziz. Ondoren, grabatu horiek guztiak bertan egongo dira ikusgai erakusketa batean, eta nahi duenak erosi ahal izango ditu, 20 euroren truke, «salneurri sinbolikoa da; ikusleek ikuskizunean zuzenean parte hartzea nahi dugu, eta, bide batez, lan hau finantzatzen lagundu, bertan salgai jarriko ditugun grabatuak edota elastikoak erosiz», esan du Estibalitzek. Baina ikusleek aktiboki parte hartzeko era bakarra ez da hori izango, talde osoa bertan izango baita 12.00etatik aurrera den-dena prestatzen, eta bitartean jendea bertaratzea eta «sortze-prozesu osoa nola egiten den ikustea» lortu nahi dute.



Ekoizpena aurrera atera ahal izateko eratutako lan-taldea oso handia da, era guztietako artistak aurkitu ahal dira. Inongo erakunderen babe-sik jaso ez dutenez, autogestioaren bidez egin behar izan dute lan; «35 pertsona biltzea oso lan zaila da, batez ere dirurik ikusiko ez dugula kontuan hartzen badugu», gaineratu du Estibalitzek.



Iñigo Leon funky dantzariaren esanetan gauzarik zailena «gorputza hezitzea» izan da. Izan ere, lanean ez zen koreografia osoa egin behar, pauso jakin batzuk besterik ez, «eta horiek behin eta berriz egin» behar izan dituzte gorputza hezi arte. Dantzari guztiek oinarri berbera izango dute dantzatzeko, metronomoa. DJ baten musikarekin batera, horrek markatuko die guztiei erritmoa.

Dokumentuaren akzioak