Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Gorria", bertso eta flamenkoaren ikuskizun, ikuspegi eta kolore

Dokumentuaren akzioak

"Gorria", bertso eta flamenkoaren ikuskizun, ikuspegi eta kolore

Egilea
Izar Mendiguren Cosgaya
Komunikabidea
Aiaraldea Gaur
Mota
Albistea
Data
2021/01/05
Lotura
Aiaraldea Gaur

Aforoa beteta eskaini zuten atzo Orozkoko Donibane aretoan "Gorria" ikuskizuna Askoa Etxebarrieta dantzariak eta Miren Amuriza bertsolariak.

Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta La Pulga dantzariaren emanaldia ikusteko aukera egon zen atzo, Orozkoko Donibane aretoan. Aipu, narrazio, bertso eta flamenkoaren arteko uztarketa da emanaldia; eta 9 pieza sortu dituzte.

Ordubeteko emanaldian gorriaren ertz ugari jorratu zituzten: iraultzarena, bizitzarena, lotsarena, arau edota debekuena kasu

Gorria da kolore nagusia, baina bizitzaren eta jendartearen zuri-beltzak taularatzen dituzte. Ikuspegi feminista batetik abestu eta dantzatu zioten normalitateari, lotsari edota zuritasunari. Bestelako gaiak ere eszenaratu zituzten, hala ere.

Ordubeteko emanaldian gorriaren ertz ugari jorratu zituzten: iraultzarena, bizitzarena, lotsarena, arau edota debekuena kasu. 

Aretoa jende bete, flamenko eta kopla saioa laguntzeko; publikoa txaloka jarri zuten amaieran. Hala, ikuskizuna prestatzeko bi artisten artean izandako elkarrizketetan azaldutako emakumeen "izenen erritualarekin" bukatu zen emanaldia. La Pulga flamenko dantzariaren espresio zein takoi hotsek eta Miren Amurizaren kopla eta ahotsek liluratuta.

Dokumentuaren akzioak