Dokumentuaren akzioak
Gorputzen arteko elkarreragina
Natxo Monteroren konpainiak 'Carni di prima qualità' ikuskizuna ekarriko du Bilbora asteburuan
Egunerokotasunean topatu daitezkeen egoerak aurkezten dituzte Patricia
Fuentes eta Natxo Montero dantzariek. Ez dago mugarik, ezta zehaztutako
antolakuntzarik ere: gorputzen arteko talkek, igurtziek, mugimenduek eta
ukituek gidatzen dute ikuskizunaren ildoa.
Montero bera, dantzaria izateaz gain, Carni di prima qualità obraren zuzendaria eta argiztatzailea ere bada. 2008. urtean sortu zuen bere dantza konpainia, eta Cuadra-t
ikuskizunarekin egin zuen debuta. Asteburuan Bilbora dakarten obra da
konpainiaren bigarren lana. 2009an Madrilgo koreografia lehiaketan
bigarren saria jaso zuen; Choreogram epaimahaiak, berriz, lehenengo
saria eman zion. Orain, 2011. urteko bira bete-betean daude, eta
Bilbotik igaro ondoren, Donostian izango dira martxoaren 15ean, Dferia
jaialdian.
'CARNI DI PRIMA QUALITà'
Noiz. Gaur eta bihar, 20:00etan.
Non. Bilbon, La Fundicion aretoan.
Dokumentuaren akzioak