Ikusgarria gorputzaren eta boterearen arteko erlazioaren inguruko bakarlan bat. Antzezlana “hizkuntza fisiko, bisual eta teatralaren bidez jorratzen da, hizkuntzen arteko mugak eta autobiografia/errealitatea eta fikzioa terminoen artekoak uztartuz”.
2019an, Likes pieza eszenikoa aurkeztu zuen Azkuna Zentroan. Sare sozialei eta bizi dugun garai digitalari buruzko hausnarketa bat egiten zuen. Orain itzuli da Spiritual Boyfriends sorkuntza berriarekin.
Núria Guiuk lan honetan, yogaren praktika aztertzen du; yogaren ikerketa dokumental eta ikonografiko bat egiten du. “Egungo yoga, praktika espiritual bat bada ere, gorputzaren kapitalizazioan harrapatuta dago, hainbat kontzepturen bidez, hala nola edertasuna, osasuna eta autoterapiaren inguruko objektu fetitxeen industria”.
Artistaren arabera, “digitaltasuna desirarako espazio bat bezala eztabaidatzen da, baina baita kontrolerako espazio bat bezala ere, droga eta psikotropiko kolektibo bezala; arima (Interneten, entitate lurrunkor, birtual eta informatibo bezala ulertuta) gorputzaren materialtasunetik askatzen da eta nonahi eta modu ikusezinean behatu, ukitu eta manipulatu daiteke”.
Núria Guiu Bartzelonan bizi den artista bat da, eta dantza klasikoan graduatu zen Bartzelonako Antzerkiaren Institutuan. Iyengar Yogako irakasle tituluduna da, eta UOCeko Antropologia eta Giza Bilakaerako Graduko ikaslea. Dantzari gisa, Cullberg Ballet, Gisele Vienne, Carte Blanche Dance Company eta Batsheva Dance Company konpainiekin lan egin du, besteak beste. Koreografo gisa, Portal (2012) eta Likes (2018) sortu ditu.