Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gorputza eta mugimenduaren festa

Dokumentuaren akzioak

Gorputza eta mugimenduaren festa

Dantzan Bilaka jardunaldien aurtengo edizioa Gasteizko Artium Museoan egingo da, hilaren 28tik 30era. Bertan, zazpi proposamen koreografiko aurkeztuko dira, hainbat formatutan eta espaziotan
Egilea
Amalia Ibargutxi
Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2018/09/25
Lotura
El Correo

Dantza ikuskizunen oinarrian daude koreografiak. Ikuskizunen gidoia dira, eta telesailetan gertatzen den bezala, produktua baldintzatzen dute beti. Euskal Herriko koreografoen lanari laguntzeko egiten da, hain zuzen, Dantzan Bilaka jardunaldia. Aurtengo edizioa Gasteizko Artium Museoan egingo da, hilaren 28tik 30era. Bertan, zazpi proposamen koreografiko aurkeztuko dira, hainbat formatutan eta espaziotan.

Hamabigarren edizio honetan, Zuriñe Benavente, Laura Cobo, Askoa Etxebarrieta, Gorka Gurrutxaga eta Nerea Gurrutxaga, Ibon Salvador, Denis Santacana eta Mikel de Valle egileek urte honetan landu dituzten proiektuak erakutsiko dituzte. Irailaren 28an hasiko da erakustaldia Chisato Ohno dantzari anglo-japoniarrak emango duen tailerrarekin. 'Expanding Physicalities: Imajinazioa eta Sentsazioa' José Uruñuela Dantzako Kontsebatorio Munizipalean egingo da 10.30etik 14.30era. Tailerrak hiru egun iraungo ditu eta mugimendu pertsonalaren esplorazioaren inguruan lan egiteko aukera eskainiko du.

Gainera, bigarren urtez, Jaime Conde-Salazar dramaturgoa eta Arte-Eszenikoen teorikoa ere bertaratuko da. Lehenengo egunean,'Tu Cuerpo es un Templo' konferentzia eskainiko du gorputzari buruz hitz egiteko.

Teknologia berriak eta Miren de Miguel sopranoa

'Agate Deuna' proiektua ere aurkeztuko du Mikel del Valle (Bilbo, 1984), dantzari eta koreografoak. Agate Deuna dantza garaikideko bere lanaren zati bat aurkeztuko du hilaren 28an bertan. Teknologia berriak eta Miren de Miguel sopranoaren zuzeneko ahotsa konbinatzen ditu.

Lehen eguneko azken aurkezpena Askoa Etxebarrietak egingo du, 20:30ean, 'Voces del Viento' proiektuarekin. Dantza (flamenkoa) musika eta ikus-entzunezko proiekzioa (hondarrezko animazioa) elkarrekin lanean jartzen ditu. Helburua da zuzeneko dantza flamenkoko ikus-entzunezko pieza bat egitea: dantzariak pantailan proiektatuko diren hondarrezko irudi animatuekin batera jardungo du proiektutako itzalekin jolastuz. Sentimendu baten ikus-entzunezko adierazpen bat eraikiko dute horrela, gorputzaren perkusio propioak ateratzen duen soinuarekin.

Jardunaldien bigarren eguna goizean zehar garatuko diren bi tailerrekin hasiko da. Batetik, Chisato Ohnoren tailerraren jarraipena José Urruñuela Dantza Konserbatorio Munizipalean, eta bestetik, MUGIk emango duen familientzako tailerra Artium Museoko Ekialde-Goikoa Aretoan 10.30etik 13.00etara. Bigarren tailer honetan, Gorka Gurrutxaga eta Nerea Gurrutxagaren 'Bisonte bat bihotz eriarentzat' proiektuaren inguruan lan egingo dute haur eta gurasoekin.

Tailerraren barnean proiektuaren emanaldi bat egingo dute. Arratsaldean, Goiko Ekialdeko Aretoan, 17.00etatik 19.00etara, Jaime Conde Salazarek gidatuko du lehenengo egunean ikusi diren proiektuei eta sorkuntza koreografikoari buruz hitz egiteko. Elkarrizketa dinamizatzeko, galdera eta erantzun jolas bat proposatuko da. Ondoren, museoaren hainbat espaziotan zehar egingo dute ibilbidea.

Hirugarren eguna Chisato Ohnoren tailerrarekin hasiko da, José Uruñuela Dantza Kontserbatorio Munizipalean 10.30etik 14.30era. Jardunaldietako azken bi proposamenak Zuriñe Benavente 'Qué tienen las flores' eta Denis Santacanaren 'Madera' proiektuak izango dira.

Gorputza eta mugimenduaren festa

Dokumentuaren akzioak