Dokumentuaren akzioak
Goizaldi Zilla Eztaietan
. Euskal dantzen oinarri eta iturria bilatzen du eta zabaltzen
-Joxe Iñaxio, zuk dakizu ondoen eta, zer egin du GOlZALDIk 25 urteren buruan?
-Gipuzkoako Goierriko dantzak, ahoz aho iraun duten dantzak gordetzea izan da gure lana. Puxana aita-semeengandik jaso genituen hogeiren bat euskal dantza lantzea, alegia. Hauek, berriz, Olanorengandik jaso zituzten. Eta honek Itzuetarengandik. Herciarengandik jaso ditugun bezala gorde ditugu. Ez ditugu bat ere aldatu jendearen itoxintxa eta txaloengatik. Dantza hoiek beren jatortasonean eta xalotasunean gordetzen eta egiten saiatu gara.
-Zergatik ari zarete folklore maila hau lantzen?
-Ondasun hau dena herriarena da eta herriari bihurtu behar zaio. Gainera gipuzkoar garenez begirapen sakratua behar diogu izan arbasoengandik datortigun altxor eta ondareari eta osorik utzi behar diegu ondorengoei.
-Herriaren nortasunaren agerpen al da dantza? Zenbateraino?
-Gero eta gehiago sartzen ari da herrian euskal dantza herrikoien kultura altxorra. Batez ere gazteriaren bihotzean ari da sartzen. Hemen dago etorkizunaren itsaropena. Dantza hauek diren bezala ikasteko irrika haundia dago.
-Euskera oso antzinakoa dugula badakigu. Hala al dira euskal dantzak?
-Dantzak baino askoz lehenagokoa da euskera GOIZALDIrentzak Baina dantzen aztarnak ere prehistorian aurki ditezke. Antzinako garai hoietan galtzen da hauen iturria ere.
-Dantza egiteko era eta molde desberdinak agertzen zaizkigu Euskal Herrian: Nafarroan eta Zuberoan, adibidez. Zergatik?
-Eskualde bakoitzak, bailara bakoitzak, ibar bakoitzak, hauzo bakoitzak bere tankera eta kutsua ezartzen dio dantzari Euskaldunen izaeran dago hau. Dantzak ez dira sortzen gauetik goizera. Mendez mende sortuz joan ohi dira. Belaunaldi bakoitzak bere zentzua eransten dio: bere une hartako aldartea, pentsaera, izaera, sineskera, gizartearekiko eta munduarekiko ustea eta heziera. Baita herri bakoitzak eta itar bakoitzak ere. Nafarroa eta Zuberoa elkarren ondoan dauden senideak ditugu, halere bakoitzak bere taxua ematen die dantzei, nahiz eta molde berdinekoak izan: Irmoak eta geldiak gerriz goitik, biziak eta zumearen antzekoak gerriz behetik.
-Zeintzuk dira Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzen desberdintasunak?
Funtsean, esanahian eta mamian erabat ritualak dira Gipuzkoako eta Bizkaiko dantza herrikoiak. Badaude dantzatzeko eran aldeak. Herrialde bakoitzak bere kutsua eta zentzua ezartzen bait dizkio.
-Ez al du folkloreak jendearen euskal kontzientzia kamustuko? Ez al dio gazteriari lo harraziko?
-Alderantziz. Folkloretik hasten zaie euskerarenganako zaletasuna. Hortik kultura egarria eta herri mina. Hori honela gertatutako asko ezagutzen dugu.
-·Ballet kutsua erantsi diozue dantzei. Horrekin zer galtzen du, zer irabazten euskal dantzak?
-Zoragarria da euskal "Ballet"a, baina guztiaren ondorio izan behar du. Oraindik larrugorri gaude. Oraindik ez dugu bildu herrian bizirik dagoen foklorea. Musikologiarentzat eta dantza herrikoientzat etxe bat behar genuke. Hor gordeko lirake filmak, liburuak, agiriak eta beste edozer gauza gai hontaz. Hortze ikasi ahal izango genuke, hortxe euskal arnasean murgildu. Betoz orduan "Balllet"ak. Oinarri sendo horrekin bakarrik egingo dugu berria zertait taxuzkoa.
-Zer asmo dituzue?
-Aurrekoengandik jasoa ondorengoei uzten ahalegindu gara. Baita Goierriko dantzak herrian sartzen ere.
-Nola ikusten duzue etorkizuna?
-Itxaropenez. Jatorra dena eta jatorrizkoa ikasi nahi du gazteriak, jatortasuna bihurritzen edo aldrebesten duen guztia gorrotatzen du.
«Folk Musik Council» jardunak ziren izatekoak Donostian Uztailaren 26tik abuztuaren 2ra. Batzar hortakoa da GOIZALDI ere. Hori dela eta inguratu gara GOIZALDIrengana. Baina Folk Musik Council jardunak ez direla antolatu esan digu. Beste urteren batean beharko dute.
Dena den hasitako lanari jarraitzeko eskatzen diogu GOIZALDIri. Beharrezkoa du herriak folklore jatorraren arnasa.
Zillarrezko ezteiak indarberritzeko eta arnasberritzeko izan ditzala. Eta bere ibilaldi, dantzaldi, batzarre eta txapelak herriaren onerako izan ditezela.
Dokumentuaren akzioak