Dokumentuaren akzioak
Gizonen arteko emazte kauter baten bizipenak
Duela hamar bat urte maskaraden eramaileek buhamesa (emazte buhameak) taldeak ezartzea “izugarrizko berrikuntza” izan bazitekeen ere, Hokiren ustez, “egungo egunean hori gibelean da, eta behar da urrats bat aitzina egin”. Haatik. ez dirudi urrats handiak egin direnik, haren esperientziaren arabera: XIIOren maskaradetan “denentzat normala” izan bazen ere emazte bat aritzea gizonekin, bere herrikoetan “ez zen hain aisa izan neskatila bat sartzea beltzerian”.
Zalgize eta Iruriko kauter taldean, gizonen jokoari behatuz ohartu da, denborarekin, “ez zirela hain prest neskatila bat ukaiteko mutikoen artean”: haren erranetan, kauter bat beti “lotsa zen mankatuko nintzelakoan. Estimatzen dut lagun gisa egiten baitzuen, ene zaintzeko, baina egungo egunean ez dut onartzen”. Urte berean, beste kauter baten jokoa “gizonen eta emazteen arteko dragatze joko bat” izan zen. Jokatzeko manerak “asmatu beharraz” aritu zen.
Beste maskarada batzuetan ere izan dira emazte eta gizonek osatu taldeak, eta, horietarik bat adibide harturik, maite ez duen jokoetarik bat aipatzen du: “Prediku bat egin zuten izugarri feminista, eta mutikoek arrapostu biziki matxista zuten. Joko hori ez nuen sano atzematen”.
Santutxuko maskaradarekin aipatzen du gustuko duen jokoa: “Kode guztiak errespetatuz baina libertate handi batekin”, haren ustez.
Dokumentuaren akzioak