Dokumentuaren akzioak
Giza paisaia dantzatuak
Lava konpainia
Konpainia: Lava. Zuzendari artistikoa: Daniel Abreu. Piezak eta koreografoak: Bending the Walls (Fernando Hernando Magadan), Beyond (Virginia Garcia, Damian Muñoz). Lekua: Donostiako Viktoria Eugenia antzokia. Eguna: Martxoak 12.
Egitarau bikoitzarekin etorri da dFeriara Tenerifeko (Kanariar uharteak, Espainia) Lava konpainia, eta kontraste handia sortu du bi gaualdiko lanen arteko amildegiak.
Fernando Hernando Magadanen Bending the Walls (Murruak tolesten) piezak zabaldu du egitaraua. Koreografoak Herbehereetako Korzo ekoizpen zentroan jarduten du, eta fabrika hartako nortasun eta kalitate bikaineko zigiluak markatuta etorri da dantza lana.
Erabateko isiltasunean hasi da emanaldia, maniki itxurako dantzari bat zoru gainean zeuden egurrezko takoek inguratuta azaldu zaigunean. Argi zenital batek eta beste foku inklinatu batek argiztatzen zuten haren figura estatikoa, eta isiltasunak bere horretan zirauen. Beste giza figura batzuk joan dira agertzen —beste lau guztira, haiek ere isil-isilean—, eta beltzez jantzitako pertsonaia bizia katuen modura etorri da ezker aldetik, zementuzko blokez egindako murru txiki baten alboan.
Horrela jarraitu dute lehen minutuetan, erabateko isiltasunean murgilduta, beren eboluzio enigmatikoak garatzen eta guztien prestakuntza bikaina agerian utziz. Arre koloreko kaleko arropak janzten zituzten —Annemarije van Harten da figuringilea— eta Tom Visserren kolore bereko argiek tonu ezin egokiagoa eman diote giroari, baina dantzarietariko batek eskua emoziorik gabe izaki biziari eskaini dionean lehertu da kataklismoa: hondamendi itxurako soinu-bandak bete du eremu osoa —Luis Hernaiz konpositorea—, eta energia-eztanda geldoa gertatu da ordura arte isilean zebilen dantzarien taldean. Hortik aurrera, hainbatetan gertatu da malgutasun itzelezko eboluzio libreen pasarteak bat-batean geratu eta kamera geldoko koadroekin tartekatzea.
Eskema horri jarraituz, zorion faltsuko une estatikoak, inora ez zeramaten argizko ateak, desplazamendurik gabeko lasterraldi gogotsuak eta murruko adreiluen pisuaz zapaldutako buruak ikusi ditugu, eta Gary Hillen Around and Aboutdiskurtsoa ingelesez entzun dugu, hiru dantzarik keinuekin azpimarratuta eta figura bakarrean bilduta.
Izaki kolektiboaren irudi harmoniatsuaren ostean, ezertara ez zetozen hiru duo etorri dira, baina haien gogo eta grinaz gozatu dugu, pieza estrainio eta kementsu honen amaiera bezala.
Kontrako erara, jarraian etorritako piezak —La Intrusa konpainiaren Beyond— errazkeriaren eta hutsaltasunaren eremuetara gonbidatu gaitu, konplexurik gabe gainera, eta huts sideralean galduta geratu da —betiko espero dugu—, irudikatu nahi izan duen espazio-ontzi hura bezala.