Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gilles Binet: «Kaleko dantzak askatasun anitz ekarri ohi digu dantzarioi»

Dokumentuaren akzioak

Gilles Binet: «Kaleko dantzak askatasun anitz ekarri ohi digu dantzarioi»

Bere konpainia, Schouki Rolls, Maitaldiaren karietara ariko da Miarritzen

Egilea
Nora Arbelbide
Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Miarritze
Mota
Erreportajea
Data
2000/09/02

Zirkoa, dantza, eta arte plastikoak nahasten dituen Bretaniako bikotea da Schouki Rolls dantza taldea, atzo, hiru hitz ordu ezberdinetan bere obra eskaini zuen, Maitaldiaren karietara.

Bainan lana ez dute oraindik bukatua, gaur berriz ariko baitira, Kasinoko plazan, eguerditan eta arratsaldeko 17:00etan. Ondoren, publikoak ikusteko parada izanen du Gare du Midiko sartzean, arratseko 20:15etan.

Main Chaude (Esku beroak) antzerki dantzaldia eman dute. Izenburua, Gilles Bineten aitatxiren joko batean oinarritzen dela esplikatu zuen: «Nire aitatxik zioen, eskuak bat besteari emanez, erreskiago iragaiten genuela negua. Joko horren erara, Gure dantza akrobatikoek, publikoaren irriak sortzen dituzte, hurbildik hunkituz. Gure ametsak eskuratzen dituzte, eta bizia erreskiago iragaiten». Kaleak du harreman horren sortzeko aukera ematen. «Kalean ikasi dugu dantzatzen, eta leialtasunez, kaleari nahi diogu eskaini ikasi duguna», azpimarratu zuen Binetek. «Horregatik, azken hamar urte hauetan, kalean nahiago nahiago izan dugu lan egin, saletan baino. Gainera, askatasun sentsazio handia pizten du kalean hartzeak. Nolaz ez, batzutan itsas ertzean, bestetan izarren azpian... Egia da zailtasunak ere ekartzen dituela egoera honek, jendea ez da baitezpada gure ikusten gelditzen. Guri da, barnean dugun guzia botatzea, betan geldiarazteko publikoa, apostu bat egiten publikoarekin» adierazi zuen Valerie Grandmouginek, bikoteko bigarren kideak.

Eguneroko bizia akrobazien bidez

Akrobazia eta erritmo handiko musikaren bidez, «eguneroko bizitik hurbil diren gaiak tratatzen ditugu, ezena laburretan», adierazi zuen Valérie Grandmougin, bikoteko emazteak. Atzoko emanaldian, eskuko telefona, internet, kasetak eta beste komunikazio bideek ekartzen dituzten arazoak eskaini zituzten beren erara, batez ere, bata eta bestearen artean harremanak landuz.

Kale antzerkiaz gain, gaur arratsean, Prejlokajeko baletak berriz ere, Nehor ez da Merluzarekin ezkontzen obra emanen du. Bihar aldiz, hip hop gaua izanen da, Black Blanc Beur taldearekin.

Dokumentuaren akzioak