Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gernika ingeruko aurresku edo erreglak

Dokumentuaren akzioak

Gernika ingeruko aurresku edo erreglak

Egilea
Elai-Alai
Komunikabidea
Gernika
Mota
Kronika
Data
1949/12/01

Jantzariak, berak gura dabezan ijuti, triskiti, artazi ta osterantzeko jantzarako dituan gaitasun guzti-guztiak askatasun oso-osoaz erakutzi leikez; baña jantzakereak berez daukozan oinkada, puntu ta arauetatik ezegaitik be urten barik gero; garria lerden, burua jagi, ankak bizkor eta gorputza ganoraz eta txairo-txairo erabiliaz.



Plazako jantzaketea be, baderitxo beroneri; plazan bertan, agintarien aurrean eta agindutako makurkera ta lotza guztiekaz egin bear izaten dalako. Baserri tikietan erabiltzen dala ta, askorentzat, bada-ezpadako baserritar arteko jantza modue bakar-bakarrik da, ta destañez lez begiratzen dautze beroneri.



Au dala ta, edo oneri eskerrak obeto esateko, barrikeriak eztautzo, gaur artean beintzat jantzaketa oneri arean be ukutu, ta ona zelan eldu dan gure egunetararte, garbi-garbi, txukun-txukun, gordin-gordin, ezetariko kutzu barik, neskatila garbia eskontzara eltzen dan bezelaxe.



Badira Bizkayan aurresku mota bi; Elexaldekoa ta Urikoa. Uriko au, barrikeriak jota, itxura barik eta bere adore guztia galduta baztertuta aurkitzen da gaur, urteak joan eta urteak etorri, geroago ta makalduago; geroago ta naskorrago; baña bestea, baserrietakoa "ERREGLAK" deritxona, ez; ori, gordin eta adoretzu, mamintzu ta loratzu, antxin-antxiñeko denporatan lez, euskal usañez bete-beterik agiri jaku; bere bizitasuna ta erriko jantzia iñundik be galdu barik; lengo-lengoxe euskalduna dogu aurresku lirain au.



Edozeñen aurrera atara leiteke gañera gaur, jantzaketa dotore au, bere itxura guztiarekin; eta ludiko edozein alderditan ikusi leikie, jantza arazoetan zeozer aituak diran lagunak beintzat, Gipuzkoago aurreskua be, asko jausi da urteokaz, ta beronen jaustea, len aitatu ditugun barrikeri kutzu orreri zor jakola deritzagu.



Ango jayetan, leku guztietako ateak zabaltzen jakozan aurreskuari, ta jaunik andienak be, ez eben atzerakuntzarik agertzen aurreskua adozeñen aurrean agiteko, ta jakiña, orretara, lagun askok eta toki guztietan egiteaz, bere erregletan edo arauetan eztagozan oinkadak, puntu edo jokera asko sartzen ebe zan, ta igarri barik, bere itxura ta izate guztia aldatu.



Alperrik Iztueta jaunak bere Zaldibi aldeko jantzariekin gaitz orreri aurre egiteko bideak egin ebazan. Gaitza ordurako barren-barrenera sartuta egoan, ez egoan iñundik iñora gaizoarentzat sendagairik.



Gipuzko aldeko aurreskua, Bizkaiko urietakoa lez gaur, guztiz adore gabetua dago, bere koipe ta ira-usain guztia joan egin jakola agiri da; sagar zimelaren itxuran gelditu jaku. Neketzua izango da baña alegin guztia ipini bear dogu, jantza eder onek, jauspide orretatik atara eta lengo lexe ipinteko.



Errikotasunaren barruan izan leiteke jantzaketa batek, beste edozein gauzak lez, bere gatza, zuzterra ta bene-benetako liraintasuna, eta gañera, araupean sartuta, bere neurri ta mugak. Itz baten esateko, erriko izatea itxi barik erriko itxurea ta usaña arean galdu barik, jaunen artean, agintarien aurrean eta edozein lotzadun gizakume ondoan obilteko gaitasun berezi-berezia.



Auxe guzti au dauko ba, emen azaltzen daragoyogun jantzaketa bizkor onek; erriko mamiña, baserri useña, euskal barrokotasuna.







Gernika, 19-10-1949

Dokumentuaren akzioak