Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaztedi taldeak Luzaideko dantzak karrikaratuko ditu 55. urtemugan

Dokumentuaren akzioak

Gaztedi taldeak Luzaideko dantzak karrikaratuko ditu 55. urtemugan

Egilea
Ainhoa Lendinez Garate
Komunikabidea
Berria
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2006/02/25

Esaterako, bihar, Luzaideko inauteriak eramango dituzte Bilboko Zazpi Kaleetara. Urte askotan taldean parte hartu duten belaunaldi guztiak elkartuko dira ekitaldi horretan. 15 eta 60 urte bitarteko 60 bat bikote dantzatuko dira, eta inauteri konpartsetako tradiziozko pertsonaia guztiak ikusi ahal izango dira: zaldiak eta zaldunak, lapurrak, gorriak, banderariak, basandreak, erraldoiak... Sama-Siku fanfarrea, Gaztedi dantzari taldeko gaita-jotzaileak eta beste hainbat musikarik lagunduko diete jaian.



Historia biziko dantza taldea



1951n sortu zen Gaztedi, Karmelgo elizaren inguruan eta Aita Txanton Goiria karmeldarraren gidaritzapean. Goiriaren euskaltzaletasunari zor zaio taldearen sorkuntza eta Dindirri dantza-taldeak ezinbesteko lana egin zuen. 60ko hamarkadan Gaztedik onarpena lortu zuen, kalitate artistiko handiari esker. Euskal Herriko mugetatik kanpo, nazioartean ere aritu ziren. Baina garai hotzagoak ere bizi izan ditu Gaztedik. 70eko hamarkada gogorra izan zen, partaide kopuruak ikaragarri egin baitzuen behera. Giro politikoa ez zuen alde, eta sasoi hartan Gorantza (Bizkai Euskal Folklore Elkartearen aitzindaria) eta Gaztedi taldeek bat egin zuten, indarrak batu eta egoera itzultzeko.



Horren ondotik, biziberritu zen Gaztedi eta euskal dantzen mintegi bihurtu zen Bilbon. 1981etik aurrera, ostera, krisialdiaren kolpea bigarrenez jaso zuen. Dindirri taldea ere desagertu, eta dantzari gutxi batzuek lan eskerga egin behar izan zuten taldea hil ez zedin. 1986an 35. urteurrena ospatu zuten eta adorea itzuli zen taldera. Une gazi-gozoak izan ditu Gaztedik, baina taldeko arduradunek adierazi dutenez, erronka berri batekin dator orain Gaztedi. «Iragana, oraina eta etorkizuna ospatuko ditu Gaztedik egunotan, eta dakien moduan gainera: dantzan».

Dokumentuaren akzioak