Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaztedi 1991-2001: azken hamar urteotako dantza

Dokumentuaren akzioak

Gaztedi 1991-2001: azken hamar urteotako dantza

Pasaden azarotik hasita, ia berrehun argazkiz hornitutako liburu honen edizioan 600 ale argitaratu dira, 13 eurotan

Egilea
Asier Esparta
Komunikabidea
Bilbao Información
Mota
Albistea
Data
2002/12/13

Izan ere, lehenengo liburua idazteko orduan Javier Erizek hartutako karguari erantzuteko, Joselu Angulo taldeko kidea arduratu da erredakzioaz oraingo honetan. Nolanahi ere, azarotik aurrera lan honen emaitza ezagutzeko aukera dago laurogeita lau orrialderen bitartean.



'Behar den bezala jokatu genuen geroak argituko du'. Hain zuzen ere, esaldi honekin amaitutzat eman zen Gaztedi dantzari taldeko lehenengo berrogei urteak jorratzen zituen liburua. Hemendik abiatuta, bada, taldeko azken hamar urteotako datu-bilketari ematen dio hasiera Joselu Angulok, honako argitalpen hau, aurrekoari begira, bigarren kapitulua bailitzan. Hau dela eta, Gaztedi 1991-2001 izenburupean agertutako liburua 164. orrialdetik jartzen da bidean. 'Hamar urte dela kaleratu genuen liburuaren jarraipena bezala ulertzen dugu bigarren hau. Ez dira gauzak errepikatzen. 1991. urtetik hasita, taldeko gorabeherak kontatzen dira orain arte, Gaztedik 50. urteurrena atzean utzi berri duenean', azaltzen du hemeretzi urtez taldeko musikaria den Joselu Angulok, liburuko idazleak berak, alegia. 'Aurrekoarekin konparatuz, honetan datu-bilketa askoz errazagoa suertatu da, inoren informazioaren eske ez garelako zertan ibili behar izan, urterik urte nik neuk jasoak banituelako datu guztiak. Zentzu honetan 40. urteurrenerako ateratako liburua, jende asko eta askoren kontsultan ibilitakoaren emaitza, nekagarria izan zen', borobiltzen du Joseluk, idazleaz aparte, lanerako datu-biltzaileak. Honekin batera, komeni da beste izen batzuen aipamenean hutsik ez egitea: Silvia Colmenero, testuko gaztelaniazko egokitzapen lanean; Arkaitz Zarraga eta Ana Santos, euskarazko itzulpenetan; eta Jaume d´Urgell, diseinuan. Eta, hain zuzen ere, diseinuan berean, edizio honetako anekdota gertatu zen. Bada, pasaden urteko taldeko 50. urteurrenarekin batera, behin testuak zehaztuta, eta bakarrik diseinuaren aldetik azken ukituak emateke, Jaume diseinugileari ordenadore eramangarria lapurtu zioten, liburuaren gaineko lan guztia bertan zegoelarik. Gauzak honela, pentsatutako datan barik, liburua argitaratu da oraintsu, azaroaren bertan.



Txurdinagako parkeko belarrari egindako argazki batek betetzen du liburuaren azala bere luze-zabalean. Bertan, parkeak erakusten duen berdetasunari laguntzen, taldeko ezpata eta egunkari bateko aipamen banak irudia osatzen du. Barruko laurogeita lau orrialdeetan, bere aldetik, ia berrehun argazkik liburua jazten dute kolorez, baita dantzaldirik dantzaldi pilatutako oroimenez ere. Hau honela, bakarrik taldeko azken hamarkada honi begirada eskainiz, Euskal Herri osoan -zazpi herrialdeetan- gertatutako ekitaldiak agertzen dira Gaztedik lortutako eskarmentuaren adierazgarri; eta Euskal Herrian ezezik, atzerrian ere eskuratutako arrakastak merezi du aipamena kronologia honetan: besteak beste, Espainia, Portugal, Frantzia, Romania edota Ameriketarako -Idaho- bidaiak aipatzen dira liburuan. Baina, erreferentzia guztien artean, leku berezi bat tokatzen zaie 50. urteurreneko ospakizunei, Euskalduna jauregian edota Arriaga antzokian bezalako plazan dantzatzea ez delako gauza makala, ezta Bilboko Aste Nagusian pregoiaren ardura izatea ere.



Azkenaurreko orrialdeak -241. orri.- berri txarrak dakartza agurrarekin batera, eta, honela, liburuan zehar poztasun bizian txandakatutako hitzak erabat iluntzen dira azkenerako, txistu-soinua isilune bilakatuz epitafioan. Gaztedik 51 urtez dantzarako lekua izan dituen lokalak galtzeko arriskuan dituela da orrialdeak azaltzen digun kontua; taldeari, gutxienez, errespetua zor zaiola izan beharko da herriaren kantua honen aurrean. Izan ere, taldea sortu eta errotu den lokalak, Karmelo elizak babesa barik zuen eraikinean kokaturik daudenak, hain zuzen ere, karmeldarrek onartuta Udalaren eskuetara pasatuko dira laster. Hau honela izanda, zoritxarrez, gazteek izango dute errua auzian, baita folkloreak berak ere. Gaztedik egun dituen 300 bat dantzarik betiko lokaletan soinuari jarraituko al diote!

Dokumentuaren akzioak