Dokumentuaren akzioak
Gasteizko Antzoki Sareak 38 ikuskizun eskainiko ditu urtarriletik martxora
Indartsu hasiko du urtea Gasteizko Udalaren Antzoki Sareak. 2021eko lehenengo hiru hilabeteetan, hau da, urtarriletik martxora bitartean, kultur-ikuskizunek espazio handia izango dute. Guztira, 38 ikuskizun eskainiko dira denbora horretan. Horietako 29 Principal Antzokian egingo dira, eta gainerako bederatziak, aldiz, gizarte etxeetako antzokietan.
"Egoera gorabehera, oso denboraldi indartsua eskainiko dugu, era guztietako ikusleentzako askotariko formatuez osatua, eta aktore, zuzendari eta musikari handiak etorriko dira, baita dantza konpainiak ere, horietako batzuk nazioartekoak; horiek neguko hilabeteak hobeto eramaten lagunduko digute, zalantzarik gabe, kultura erabat segurua baita", azaldu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.
ANTZERKIA
Principal antzokian helduentzako sei antzezlan antolatu dira. Hasteko, 'La máquina de Turing', Daniel Graorekin, otsailaren 6an; 'Principantes', Javier Gutiérrezekin, otsailaren 12an, eta 'La habitación de María', Concha Velascorekin, otsailaren 25ean. Horretaz gain, Álvaro Ricok 'Bribbling' eszenaratuko du martxoaren 20an; La Joven konpainiak 'Fortunata y Benito' aurkeztuko du martxoaren 23an, eta Ana Belén 'Eva contra Eva' lanarekin itzuliko da Principalera, martxoaren 26an.
Jim Aktual zikloak ere ez du huts egingo Jesús Ibáñez de Matauco antzokian duen hileko hitzordura, eta proposamen ausartenak eta egungo lengoaiak ekarriko ditu, ohi bezala. Elkarren artean oso ezberdinak diren bi lan aurkeztuko dira: 'Antonia', Ekoma teatro konpainiarena, otsailaren 18an, eta 'Quinta-Feira: Abracadabra', Claudia Dias koreografo portugesarena, martxoaren 11n.
DANTZA
Antzoki Sareak dantzaren aldeko apustua egin du berriro ere, goi mailako bi konpainia ekarrita. Titoyaya Danza taldeak 'Carmen Maquia' aurkeztuko du otsailaren 19an, eta Genevako Opera Antzoki Handiko konpainiak Andonis Foniadakisen bi pieza eskainiko ditu lehen aldiz Espainian, 'Glory' eta 'Paron', martxoaren 19an.
UMOREA
Santi Rodríguez izango da umorearen ordezkari oraingoan, eta 'Como en casa de uno€ (en ningún sitio)' ikuskizun berriarekin iritsiko da San Prudentzio kaleko agertokira. Martxoaren 5ean izango da.
Ikuskizuna Ibaiondon zikloaren barruan, berriz, komikotasun handiko bi lan ikusi ahalko dira Félix Petite antzokian: otsailaren 26an, 'Un poyo rojo', izen bereko konpainia argentinar-frantziarrarena, eta martxoaren 18an, 'Españolas, Franco ha muerto', Verónica Forquék zuzendutakoa.
MUSIKA
Musikak ere protagonismo handia izango du Udalak denboraldi berrian egingo duen kultur eskaintzan. Kontzertu Handien Zikloaren barruan lau kontzertu antolatu dira, eta sarrerak salgai daude dagoeneko: otsailaren 20an, Donostiako Orfeoia; martxoaren 6an, Il Gardellino Baroque; apirilaren 23an, Alfonso Gómezen 'Chopinen preludioak', eta maiatzaren 13an, Camerata Ireland.
XXI. Mendeko Flamenkoa zikloaren barruan, bestetik, publikoak kantari hauen ahotsez gozatu ahalko du: Pansequito, urtarrilaren 30ean; Israel Fernández, otsailaren 13an; Mayte Martín, otsailaren 27an; David Palomar, martxoaren 13an, eta Cancanilla de Málaga, martxoaren 27an. Ziklo horretarako sarrerak ere salgai daude. Jesús Ibáñez de Matauco antzokian izango dira saioak.
Pop musikaren zaleek ere une gogoangarriak bizi ahalko dituzte Principal antzokian, otsailaren 5ean Natalia Lacunza arituko baita. Bestetik, otsailaren 27an Eñaut Elorrietak abestuko du, eta martxoaren 12an, ETS (En tol sarmiento) taldeak.
Horiez gain, Udal Musika Bandak abonamenduko laugarren eta bosgarren kontzertuak emango ditu, otsailaren 10ean eta martxoaren 10ean, eta Euskadiko Orkestrak beste hiru kontzertu, urtarrilaren 22an, otsailaren 4an eta martxoaren 15ean.
FAMILIENTZAKO IKUSKIZUNAK
Ume eta familientzako eskaintzak lau ikuskizun barne hartzen ditu. Clown, txotxongilo eta proiekzioez osatutako lanek magiaz beteko dute besaulki patioa. Hauek izango dira: 'Alpha', Ganso & Cía taldearena, otsailaren 21ean; 'Kotondarrak', Anita Maravillasena, otsailaren 28an; 'Encuentra cuentos', Marcel Grosekin, martxoaren 14an, eta 'Laika', Xirriquiteula Teatre konpainiarena, martxoaren 28an.
Familientzako musika proposamenik ere izango da: Udal Bandaren 'Pangea' kontzertua, otsailaren 7an, eta Euskadiko Orkestraren 'Ekomusik' saioa, martxoaren 7an.
ABONAMENDUAK ETA SARRERAK
Hona hemen salmentarekin lotutako datu nagusiak:
- Abonamenduen salmenta: urtarrilaren 25 eta 26an, ohiko lekuetan (internetez, leihatiletan eta telefonoz). Antzerki, euskara, dantza eta musika abonamenduak, familientzako antzerkia, Jim Aktual eta Ikuskizuna Ibaiondon.
- Abonamendu irekien salmenta: urtarrilaren 27 eta 28an (bakarrik leihatilan eta telefonoz). Kontuan izan behar da aldez aurretik hitzordua eskatu beharra dagoela, principalantzokia.org web-orrian edo 945 16 10 45 telefonoan. Urtarrilaren 19tik 21era bitartean eskatu ahalko da, 10:00etatik 13:00etara zein 17:00etatik 19:00etara. Neurri horien helburua da zerbitzua hobetzea eta zuzeneko salmentan jende-pilaketarik ez izatea, eta oso ondo funtzionatu zuten Antzerki Jaialdian.
- Sarrera solteen salmenta: urtarrilaren 29ko 10:00etatik aurrera, saltzeko bide guztietan.
Egoera dela eta, denboraldi honetan leihatilek ordutegi berria izango dute, besterik iragarri ezean:
- Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara.
- Larunbatetan, 11:30etik 13:30era.
- Emanaldia dagoen egunetan: hasi baino bi ordu lehenagotik.
Dokumentuaren akzioak