Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Galtzear zegoena, gaurkotuta eta ondorengoentzat baliagarri

Dokumentuaren akzioak

Galtzear zegoena, gaurkotuta eta ondorengoentzat baliagarri

Egilea
Xanti Nazabal
Komunikabidea
Ataria
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2024/03/21
Lotura
Ataria

Juan Inazio Iztueta zaldibiarrak 'Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soñu zar eta itz-neurtu edo bersoakin: baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instruczioac-ere' liburu famatua argitaratu zuenetik 200 urte pasa diren honetan, beste goierritar batek, Mikel Sarriegi Etxezarreta beasaindarrak, Gipuzkoar dantzarientzat mugarria den liburua aurkeztu berri du: 'Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua.'

20 bat urtez landutako liburu honen bidez, Mikelek azken hamarkadetan Gipuzkoan nagusitutako dantza molde eta arautegia zalantzan jarri eta tradizioan ia galdurik gelditu diren moldeak berreskuratu ditu, hauek balioan jarriz. Horretarako, urteetako dantza-arkeologia lan hau, grafiko, eskema, irudi edota testu bidezko deskribapenen bidez ondutako 1.000 orrialdetan bildu du, Gipuzkoako dantza-maisuen sare oso bat argitara ateraz.
Tartean, gure eskualdean ikusi duenaren inguruan ere aritu zaigu besteak beste.

Bukatzeko, egindako bilketa lan horretan oinarrituta, Gipuzkoako dantzen sistematizazio berrirako egin duen proposamena eta ekarpen honek izan dezakeen bidea azaldu dizkigu. «Gipuzkoako dantzak oso modu sinplean dantzatzeko bidea ere emango du», adierazi du.

Dokumentuaren akzioak