Dokumentuaren akzioak
[GALERIA] Dantzaren hiriburu bilakatu da Antxo
Dantzaren agertoki nagusi bilakatu da egunotan Pasaia. Antxok jaso du lehen Pasaiako Dantza Festibala, eta ostegunetik, sekulako harrera izan dituzte dantza emanaldi eta saio guztiek. Gaur eguerdian ere jendetza bildu da Ibaiondo pilotaleku inguruan, Alkartasuna Dantza Taldearen Zuberoakoa Maskaradaz gozatzeko.
Ikusi HITZAk eguerdiko emanaldian bildu dituen irudiak:
Ekainak 8, larunbata
- 18:30: Iker Murillo Studio 24ren ekimenez, Studio 24 erakustaldia Ibaiondo pilotalekuan.
- 19:30: Lasala taldeak IU ikuskizuna emango du skate parkean.
- 20:30: Kolorearekin taldeak Habrá que ponerse cachas emanaldia eskainiko du Gure Zumardian.
Ekainak 9, igandea
- 11:30: Barra klasikoa, Iker Murillo Studio 24ren eskutik, Ibaiondo inguruan.
- 12:30: Hika & Oinkariren Sagartu ikuskizuna Gure Zumardian.
- 13:30: Antxoko Muxikoen Elkartearen eskutik, herri dantzak Gure Zumardian.
*Ekitaldiei buruzko xehetasun guztiak eta tailerretan izen-ematea webgunean
Dokumentuaren akzioak