Dokumentuaren akzioak
Galera apaldu nahi du dantzak
Oholtzara eraman berri dute Iker Arrue dantzariak hainbat eragilerekin batera alzheimerra dutenekin egindako tailerren emaitza; gaixoen bizi kalitatea hobetzea da asmoa, eta gaixotasuna moteltzea.
Aitak dauka: orain urte batzuk diagnostikatu zioten». Iker Arrue dantzaria alzheimerraz ari da; apurka-apurka gaixoen burmuina endekatzen eta ahulagoak, ahazkorragoak eta bakanduagoak egiten dituen eritasunaz. Gaur da gaitza gogora ekartzeko munduko eguna. Bada premia. 70 segundotik behin kasu bat diagnostikatzen da Europan; Euskal Herrian, 70.000 pertsona inguru daude egun gaixo, eta, osasun arazo hori adinean aurrera joan ahala agertzen denez, datozen urteetan asko ugarituko dira kasuak. Ez du sendabiderik, eta endekapena moteltzeko ahaleginak besterik ezin da egin gaur egun; horretan ari dira hainbat profesional, gaixoen senitartekoek bultzatuta. Urteak daramatzate psikoestimulaziorako tailerrak egiten, esaterako, Gipuzkoako Afagi elkartean; tailer horien barruan, Arruek zenbait dantza tailer ere eskaini ditu urteotan. Ai Do Project egitasmoaren bidez, Invisible beauty proiektua zuzendu du urteotan alzheimerrak jotakoekin. Lehengo astean, ikuskizun bat eman zuten horretan oinarrituta Donostiako Antzoki Zaharrean.
«Alde batetik, ariketa fisikoa izan da helburua; mantentzen dituzten gaitasunak estimulatzea. Askotan, gaitasun horiek galtzeko mugan-mugan egoten dira». Bidean, ikasi egin dute gauzak nola esplikatu, nola hurbildu. «Sarri, ideia abstraktuak ez dituzte ulertzen. Oso gauza zehatzekin egin behar duzu lan». Eta zinetan esperientzia onak izan dituzte. «Oro har, erantzuna oso ona izan da. Joera positiboak ikusi genituen hasieratik. Jendea eroso sentitzeko giro bat lortu dugu. Onurak ere ikusi ditugu. Ni, adibidez, ezagutzen naute; lehengoan batek abizenez deitu zidan: 'Aizu, Arrue'. Teorian, memoria berrietarako ezintasuna dute, baina ikusten dugu lortzen dutela». Trataera osoa da, ikuspegi askotarikoa: «Alor fisikoa, musikala eta sentimenduena: hirurak landu ditugu».
Sentimenduak gogoan, gaixoon gaztetako musikara jo izan ohi du. Sandy Shaw kantariaren Puppet on a string —1967an oso ezagun egin zen Eurovision lehiaketan— kantuarekin egin zuen proba du gogoan. «Jarri bezain pronto, dantzan hasi ziren». Saio guztietan, psikoestimulazio tailerrak zuzentzen dituzten profesionalekin jardun dute elkarlanean. Gipuzkoako Dantzaguneak, Musikenek, Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere lagundu dute egitasmoa. «Donostia Kulturak, halaber, Antzoki Nagusiko ikuskizuna egiteko era eman zuen».
Hantxe, ikuskizun hartan, Felix Altuna zegoen. 82 urte ditu. Bergarakoa (Gipuzkoa) da sortzez. «Ez naiz inoiz geldirik egotekoa izan», azaldu du. «67 urterekin hartu zuen erretiroa; ordurako zerbait bazegoen; ezer gutxi zen, baina bazegoen», oroitu du haren emazteak, Itziar Gabilondok, eritasunaren hasiera gogoan. Altuna Afagiko tailerretan ari da urteotan, eta lortu dute oraindik ere autonomia handi samarra izatea, gaitza moteltzea. Gaztetan lanean eta dantzarako betarik gabe ikusten du bere burua. Gustura jardun du orain: «Oso positiboa izan da». Tailerretako orduak harentzat ere arnasa izaten dira : «Finean, gaixotasunaren kontzientzia, eguneko 24 orduetan, guk dugu».