Dokumentuaren akzioak
"Folklorea baino gehiago da dantza, arte espresio bat ere bada"
Ibon Huarte, dantzaria
- Zein da Ibon Huarte?
Ibon Huarte da 21 urte dituen mutil gazte bat, beste mutil gazteak bezalakoa. Afizio bezala dantza daukana, eta errealzalea dena, momentu honetan zoritxarrez... eta ezer gehiago ez, ikasten dabilena, eta gazte guztiek dituzten kezka, arazo eta ilusio berak dituena.
- Euskal Herrian folklorearen kontzepzio negatiboa dugu. Euskal dantza folklore hutsa da?
Folklore hutsa, hutsa dena ez da. Folklorea baino gehiago da dantza. Horrekin esan nahi dut, folklorea izan arren, dantza arte espresio bat ere badela, ikuskizun bat bestela. Ez dakit, askotan gauzei etiketak jartzen dizkiegu eta ez da argi ikusten zer den. Dantza beti izan da kulturaren zati. Kirol bezala ere har daiteke. Baina folklore hutsa ez, ez da.
- Nolako indarra du dantzak Euskal Herriko kulturagintzan?
Kulturaren barruan atalak bereizten baditugu - bertsolaritza, dantza, trikitixa... -, nire ustez, dantzak Euskal Herriko kulturaren barruan badu pisu garrantzitsu bat, baina kulturagintzan, gaur egun, ez dut uste asko baloratzen denik. Nahiko baztertua bezala ikusten dut nik, hor dago. Guk gure emanaldiak egiten ditugu, baina ez gara hortik aurrera joaten.
- Zer ibili duzu, hanka artean erran behar zenuen, baina, esku artean erran beharko da, ezta?
Agian bai. Ereintza dantza taldean ibili naiz, eta duela hiru-lau urtetatik hona Kukai dantza konpainian nabil. Kukai dantza taldea sortu genuen nik eta dantzan gabiltzan beste lagun batzuk, eta hor gabiltza. Egin genituen bi obra Tanttaka antzerki taldearekin ("1937 gogoaren bidezidorretik" eta "Otehitzari biraka"), eta orain hamabost minutuko beste obra txiki bat prestatzen gabiltza, Valladolid-eko (espainiar estatua) kale antzerkiko festibañerako da. Eta aurrera begira gabiltza hirugarren obra bat prestatzen, obra formalagoa edo.v Eta, bestela, maila pertsonalean, aurreskulari txapelketa prestatzen hasi beharko naiz.
- Euskal Herriko egoerak zein du konponbidea?
Zaila da kolpez erantzutea, eh (nik uste euskaraz h gabe behar duela)! Nik uste dut gauza asko beharko direla. Dena den, Franco osteko trantsizioa edo Espainiako trantsizioa ahazten dugunean izango da gakoa. Hori ez baitzen benetako trantsizioa izan guretzat. Inposatu diguten fartsa bat izan da. Hau benetako trantsizio bat gertatzen denean bukatuko da. Euskal Herriari erabakitzen uzten zaionean inongo presiorik gabe. Besterik ez. Hori lortzen ez dugun bitartean, ez dugu gatazka hau konpontzerik izango.
Dokumentuaren akzioak