Dokumentuaren akzioak
Feminismoa eta euskal dantzak uztartzen dituen ikastaroa eskainiko dute urtarrilean Marienean
Urte berria, ikastaro berria. Marienea Basauriko Emakumeen Etxeak urteari ongi etorria emango dio ikastaro batekin: Feminismoa eta euskal dantzak uztartzen dituen ikastaroarekin, alegia. Urtarrilaren 16an eta 23an izango da ikastaroa 10:00etatik 14:00etara, eta Karla Agirre Aranburu (Gasteiz, 1998) eta Amaia Marin Zabala (Gasteiz, 1995) izango dira ikastaroaren prestatzaileak.
Euskal dantzan emakumeek izan behar duten lekuari buruz hausnartzeko espazioak bultzatuko dituzte, eta tradizioaren eta feminismoaren arteko gerturatzea bultzatuko dute: ikuspegi kritikotik emakumearen papera zein izan den eta egungo egoera zein den ikusi nahi dute. “Helburua da iritziak jasotzea eta eztabaiden bidez hausnarketa kolektiboa egitea. Taldeetako jendea tailerrera hurbiltzea nahi dugu eta gero, taldeetan eztabaidarako guneak eta momentuak sortzea eta diskurtsiboki garatzen joatea”, diote prestatzaileek. Azalpen teorikoak, emakumeek dituzten oztopoak, jantzien inguruko gorabeherak edota bizipen pertsonalak azaleratuko dituzte Agirre eta Marin prestatzaileek, eta horretarako dinamikak, jolasak eta dantzak erabiliko dituzte.
Ikastaroa euskaraz izango da eta izena ematea derrigorrezkoa da. Interesdunek online, 946 124 100 telefono zenakira deituta edo marienea@basauri.eus helbide eletronikora idatzita eman dezakete izena eta 5 euro ordaindu beharko ditu.
Dokumentuaren akzioak