Dokumentuaren akzioak
Fantasiazko hitzak
Kritika,Pilobulus
Oraingo
zein garai bateko lau koreografiarekin bisitatu gaitu Pilobolus
konpainiak. Estatubatuar talde honek antzekotasun handia dauka gurean
ezagunagoa den Momix konpainiarekin eta, azken finean, ez da
harritzekoa, antzeko jatorria izan zutelako formazio biek. Izan ere,
Moses Pendleton dago bata zein bestearen sorreran Pilobolus Jonathan Wolkenekin fundatu zuen
eta konpainia biek jarduten dute dantzaren esparru berean, nahiz eta
Pilobolusen kasuan are nabarmenagoa den gorputzaren alderdi fisikoei
eskainitako kultua, iparramerikar dantza modernoaren tradizioan hain
errotua dena.<br /> Baina
estilo ñabardurak gorabehera, funtsean, Momix eta Pilobolusen arteko
desberdintasuna konpainia bakoitzaren izpirituan etzan daiteke, gaur
ikusi dugunak bere txikitasunean mantendu nahi izan duelako, munduan
zehar zenbait sari garrantzitsu eta errekonozimendu zabala eskuratu
arren.Bilboko Arriaga antzokian aurkeztutako lau koreografien artean
Tsu-ku-tsu izenekoa izan da denetan
abstraktuena eta luzeena, baina aldi berean guztiz baliagarria izan da
ikusleen aurrean taldearen ezaugarriak ezartzeko: konpainiako sei
dantzariek ikuste-efektu harrigarriak eraiki dituzte, bata bestearen
atzean, goi mailako zirku batean arituko balira bezala, gorputzekin
egindako simetriak edo justaposizioak maisutasun handiz erabiliz eta
erabateko geldotasun uneak pirueta akrobatiko bilakatuz, fantasiazko
lore, landare edota animaliak irudikatzeko.<br />Symbiosis
izeneko pieza, ordea, suabeagoa izan da, aurrekoaren perkusio
aspergarriaren ordez askoz soinu-banda interesgarriago batek girotu
dituelako gizon eta emakumearen arteko eboluzioak, bikoteak
proposatutako bidaia magikoan zehar.Dudarik gabe, Walklyndon
izan da gaueko zatirik atseginena. 1971ko lan honek kirol-prakak
janzten dituzten oinezkoak erakusten ditu, egoera dibertigarri ugariak
sorraraziz aurrez aurreko ibilbideek topo egiten dutenean. Pieza garai
haietako estetika eta planteamenduen zorduna da, baina bere balio
arkeologikoan garbi erakusten digu zeintzuk ziren konpainiak hasieratik
bilatutako baloreak.<br />Azkenik, Day two
eskaini digute eta dantzari guztien biluztasun ia erabatekoak euren
figura atletikoak preziatzeko balio izan du, dotorezia fisikoa eta
gihar-potentzia eta tonu sinestezina direlako Pilobolus konpainiaren
ezaugarririk preziatuenak. Agus Perez
<br />
Dokumentuaren akzioak