Abenduan dantzen epizentro bilakatuko da Gasteiz. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatutako Fandango eta Arin Arinen Koreografia Lehiaketa ospatuko da, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin. Aurten XIII. edizioa izango du ekitaldiak.
"Euskal Herriko dantza tradizionalaren esparruan gero eta sendotasun handiagoa" erakusten ari dela nabarmendu dute antolatzaileek. Bi zatitan banatuta dago jaialdia. Lehen zatian beren koreografiak erakutsiko dituzte taldeek, eta bigarrenean Dantzarien Biltzarreko taldeek dantza solteko erakustaldia eskainiko dute, "publikoari festa giroa zabaltzeko". Gasteizko Orbela Alai D.T. eta Eguzkilore D.T. taldeek eskainiko dute dantza solteko erakustaldia.
Abenduaren 13an izango da lehiaketa, Lakuako gizarte etxeko Federico Garcia Lorca antzokian, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, baina edukiera mugatua denez adi ibiltzeko ohartarazi dute antolatzaileek. 18:00etatik aurrera banatuko dituzte sarrerak, atean bertan.
Parte hartzaileak
Hauek izango dira aurten koreografia lehiaketanparte hartuko duten taldeak: Seirak Bat (Gasteiz), Harrabil (Orio), Jare D.T. (Gasteiz), Zubitxo D.E. (Lezo), Haize Dulantzi D.T. (Dulantzi), Oinkari D.T. (Villabona) eta Jalgi D.T. (Zarautz).
Epaimahaia ospe handiko hiru adituk gidatuko dute, Zuriñe Gonzalez de Lopidana, Lorena Diez de Guereñu eta Oscar Bastidak.



