Dokumentuaren akzioak
Fandango eta arin-arin jaia
Bi mila dantzarik hartuko dute parte, igandean, Euskal Herriko Dantzari Egunean
Dantza zaleek egitarau betea izango dute egun osoan. Goizean egingo zaie ongietorria taldeei, Angel Ganivet ikastolan, eta kalejiran, Astronomos zelaira abiatuko dira. Han, 12:00etan, Agintarienarekin ekingo diote, talde guztiek batera, jaialdiari. Ostean, herrialde bakoitzeko taldeek euren dantzak eskainiko dituzte. Hala, Nafarroatik Monteagudoko dantzak, Zuberoatik ostalertsa, Gipuzkoatik soinu zaharra, Nafarroa Beheretik kontradantza, Arabatik uruñuela, Lapurditik makil dantza, eta Bizkaitik gorulariak dantzatuko dituzte, besteak beste. Jarraian, talde guztiek batera prestatutako aintzina pika, larrain dantza eta fandango eta arin-arinarekin emango diote amaiera goizari.
Bazkalostean ere izango da dantzarako tarterik, Luhartz taldearen erromeriarekin, 17:00etatik aurrera. Gainera, egun osoan, folklorearekin lotutako eskulangintza azoka izango da; eta horrekin batera, ez dira faltako gaztelu puzgarriak, jokoak eta umeentzako jolasak.
Nati Lopez Uralde Arabako Dantzarien Biltzarreko lehendakariak gogoratu moduan, «euskal dantzen topagune eta erakusgarri» izan nahi du jaiak. «Herrialde bakoitzeko dantza adierazgarrienetako batzuk bilduko dira». Barakaldori lekukoa hartuta, festa egun betea izatea saiatuko dira Gasteizen bilduko diren dultzainak, txistuak, danbolinak, alpargatak, arkuak, txintxarriak eta makilak prest dira dantza ikuskizunari hasiera emateko.
Zer: Euskal Herriko Dantzari Eguna.
Noiz: Igandean.
Non: Gasteizen.
Dokumentuaren akzioak