Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezpata dantza berezia eta Olaria saria, Santikutz egunean

Dokumentuaren akzioak

Ezpata dantza berezia eta Olaria saria, Santikutz egunean

[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Sustraiak taldeak ezpata dantza berezia eskaini du Euskal Herria plazan, taldearen 50. urteurrenean. Noizbait taldeko partaide izan eta ezpata dantza dantzatzerik izan ez zutenek parte hartu dute, denak emakumeak, 34 guztira. Olaria saria Txillidarekin lan egin zuten legazpiarrentzat izan da.
Egilea
Laida Goiburu
Komunikabidea
Gipuzkoako Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2025/05/03
Lotura
Gipuzkoako Hitza
Ezpata dantzako irudi bat, arrosa atzean.Laida Goiburu

Berezia izan da ezpata dantza beste urte batzuekin alderatuta. 50 urteotan Sustraiak taldeko partaide izandako baina inoiz ezpata dantza egiterik izan ez zuten emakumeek dantzatu dute, gaur egungo beste hainbat dantzarirekin batera.

Izan ere, 2015. urtera arte, ezpata dantza gizonek bakarrik dantzatzen zuten. 34 emakumek egin dute dantza, gazte eta heldu. Horrez gain, ezpata dantzan ohikoa den arrosa egin dute, baina ez bat, bi arrosa eraiki dituzte, eta bi dantzari ohi igo dira goiko aldera. Goiz Deia taldeko txistulariek jarri dute musika, eta talde horretan ere Sustraiakentzat garai batean ezpata dantza jo zuten kide batzuk egon dira.

 

Txillidaren artea haien eskuetan

Olaria saria ere momentu hunkigarria izan da. Lehen ilaran eserita ikusi dute ondoren saria jaso dutenek dantza emanaldia. Gero agurra dantzatu diete hiru dantzarik omenduei. Txillidarekin Patrizio Etxeberria lantegian lan egin zuten legazpiarrak omentzeko momentua izan da. Txillidak Haizearen orrazia bezalako obrak sortu ahal izateko piezak forjatzen lan egin zuten. Abel Araguzok, Josu Romaratezabalak eta Agustin Belokik jaso dute saria denen izenean. Saria Lenbur Fundazioan utziko dute.

 

Dokumentuaren akzioak