Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezpalak dantza jaialdia Eibarren izango da ekainaren 1ean

Dokumentuaren akzioak

Ezpalak dantza jaialdia Eibarren izango da ekainaren 1ean

Arku-dantzak izango dira nazioarteko jaialdi honetako aurtengo protagonistak

Egilea
J.L.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2008/05/08

Arku-dantzak edo uztai-dantzak izango dira 2008ko Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdiaren gai nagusia.

Guztira, Frantzia, Burgos, Kanariar irla, Galizia, Leone, Nafarroa eta Gipuzkoako zortzi talde inguruk parte hartuko dute jaialdian. Gipuzkoako ordezkariak Añorga, Oñati eta Eibarko taldeak izango dira.

Eibarko Kezka dantza taldetik azaldutakoari eutsiz, "2006an antolatu zen lehen aldiz jaialdi hau eta lehen ekitaldi horretan ezpata-dantzak izan ziren protagonistak, 2007an makila-dantzak eta aurten arku-dantzak izango dira".

Edonola ere, ekainaren 1ean Eibarren egingo den jaialdia Klub Deportiboak antolatzen duen euskal jaiaren egitarauaren barruan kokatzen da. Eibarko XLIII. Euskal Jaia hilaren 23an hasiko da.

Dokumentuaren akzioak