Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezpadantzarien saioa berezia atzo Leitzan

Dokumentuaren akzioak

Ezpadantzarien saioa berezia atzo Leitzan

Lehen aldiz, neskak aritu ziren jendeaurrean leitzarrentzat herriko jaietan eskaintzen duten dantza garrantzitsunean

Eguerdiko 12etan ohi bezala, Leitzako plaza lepo zegoen. San Tiburtzio egun handia ospatzen zuten atzokoan eta Meza entzun ostean, ehunka herritar eta bisitari udaletxe inguruan bildu ziren jaietako une bereziena bizitzeko asmoz.
Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Leitza
Mota
Albistea
Data
2015/08/12
Lotura
Diario Vasco

Ezpadantzarien zain zeuden denak eta herriko agintariak euren lekuan jarri zirenean, jendearen ixiltasuna egin zen. Une horretan, txistu doinuak nagusitu ziren eta Mikel Zabaleta alkatea, zinegotzi eta herritarren aurrean, aurten lehen aldiz, neskak eta mutilak aritu ziren Ezpatadantzan. Bi taldetan banaturik Aurrera elkartetko zortzina dantzari prest zeuden euren jan-tzi zuri gorriekin leitzarrentzat hain berezia den dantza eskaintzeko. Ikusleen artean, batzuk aho zabalik ezustekoan harrapatu zituelako neskan presentziak. Beste batzuk azken asteetan, herrian zabalduta zegoen zurrumurrua ziurtatu zela aipatzen zuten.

Dantza iraun zuen bitartean denek interes handiarekin jarraitu zuten 16 dantzarien saioa. Bikaina, beste behin, eta askorentzat hunkigarria, inoiz baino gehiago.

Aurtengo protagonistak, Beñat Urkiola, Beñat Zabaleta, Alaitz Oiar-tzun, Andrea Casares, Onintza Bengoetxea, Ander Alduntzin, Miguel Olano eta Ane Zabaleta batetik. Bestetik, Uxue Lasarte, Garazi Erbiti, Joanes Lasarte, Manex Moreno, Izar Ugartemendia, Nahia Barriola, Eneko Zabaleta eta Joseba Sagastibeltza bestetik.

Onintza Bengoetxea dantzaria pozik agertzen zen saioa amaitu ostean, «oso urduri egon gara denak plazara atera aurretik, baina dena oso ongi atera da. Errespeto handia ematen zigun Ezpatadantzan parte hartzeak eta kezka ere bagenuen». Zioenez, «aspaldidanik neskak dan-tza egiteko aukera aztertzen aritu gara eta aurten, azkenean, erabaki dugu plazara ateratzea dantzatzera mutileekin batera».

Jendearen erantzuna, «ona izan da. Askok zoriondu gaituzte eta ongi hartu dute». Beraz, «datorren urtean ere hor izango gara. Eman dugun pausoak jarraipena izan behar du» zion Bengoetxeak.

Aurten, beste aldaketa bat ere izan zen. Ezpadantzariek ez zuten dantza egin Espainiako bandera bizkarraldean zutela.

Leitzako Aurrera elkarteko Ezpadantzariek plazara sartu eta buelta eman zuten agintarien aurrean dantzatu baino lehen.

Leitzako Aurrera elkarteko Ezpadantzariek plazara sartu eta buelta eman zuten agintarien aurrean dantzatu baino lehen. / ARGAZKIAK TORIBIO

Dokumentuaren akzioak