Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezinduak taula gainean dantzan eta antzezten

Dokumentuaren akzioak

Ezinduak taula gainean dantzan eta antzezten

iruñea. Bihar, 20:00etan, Gaiarre antzokian.

Egilea
Iruñea
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2006/01/25

Taldearen beste lanetan bezala, Para los que sueñan obraren helburu nagusia ezinduek dituzten arazoak azaltzea da. Izan ere, Maite Leon Ballet taldeak hasieratik egin ditu egungo gaiekin lotutako emanaldiak eta, beti ere, nahiko probokatzaileak izaten dira. Ikuskizunak egiteko, ballet taldea bi dantza eta antzerki taldez osatuta dago. Talde horietan ezindu fisikoak eta psikikoak diren pertsonak daude. Horiekin batera dantzari profesionalak eta gorputz ederrak dituzten antzezleak izaten dira taula gainean. Hala, kontrastea sortzen da eta ikuslea harritu egiten da. Hori da ballet taldeak nahi duena, jendeak ezinduek dituzten arazoak ikustea, baina, era berean, ezgaituek duten irudimena eta alaitasuna frogatzea. Dantza konpainiak emanaldi ugari egin ditu azkenaldian. Europako hainbat herrialdetan ibili dira, hala nola, Frantzian, Italian, Belgikan, Portugalen... Gainera, hainbat sari jaso ditu ikuskizunak duen aberastasunagatik. Era berean, ikusleen aldetik harrera bikaina jaso dute orain arte.



Maite Leon Ballet taldearen hastapena



80ko hamarkadaren hasieran sortu zen Maite Leon Ballet taldea. Maria Teresa Leon Fritsch dantza irakaslea eta koreografoa izan zen sortzailea hain zuzen. Hark alaba ezindua zuen eta hortik bururatu zitzaion ideia. Musikak eta dantzak ezinduei abantailak ekartzen zizkiela ohartu zen eta ideia aurrera eramatea erabaki zuen. Hala, ezgaituentzako eskola ireki zuen.



Ikasle bakoitza gela batean edo bestean egoten da adinaren eta ezintasunaren arabera. Gehienez, hamabost pertsona biltzen dira gela bakoitzean. Eta, horietan, irakaslea, monitore bat eta laguntzaile bat izaten dira. Bestalde, ikasleek ez dute eskolan sartzeko adin mugarik. Hilabete gutxi dituztenak bat baino gehiago dira dagoeneko. Oraingoz, taldeak emanaldiekin jarraitzeko asmoa du, ezinduen zailtasunak jendaurrean erakutsiz.

Dokumentuaren akzioak