Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ezerezaren alde

Dokumentuaren akzioak

Ezerezaren alde

Kritika, 'Sporen'

Egilea
Agus Perez
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2005/10/19

Piano bat eta hanka-biola bi dira Sporen-en lehenengo batean nabarmentzen diren elementu plastikoak. Atzean ehundura bereziko koadro zuri handi bat dago, argiarekin zuritasunaren tonu diferenteak emango dizkiguna, eta taula gainean dantzariak itxaroten, ikusleok jesarlekuetara goazen bitartean. Musika-eztanda bortitz baten ostean isilune luze bat dator, eta gero, Purcellen kanta bat abestuko digu Rowena Simpson sopranoak dantza-bikotea eginez konpainiako beste mutil batekin. Izan ere, hasiera eskema hori musika-eztanda bortitzak, geldiuneak, pasarte atseginagoak maiz errepikatuko da, banaka, bikoteka edo taldekako koreografietan.Lehen talde-pasartean mugimendu bihurgunetsu errepikatuak burutzen dituzte obsesiboki hiru neskek, eta jarraian hiru mutilek hartzen dute mugimendu segida. Denek janzten dituzten gonak, traba nabaria dira hanken ibilbideak antzemateko, baina ezelango arropak ez du larregi iraun, ugariak izan direlako jantzi aldaketak, ugariegiak dantzaren mami urri-urrirako. Dantzaren definizio gabezia hori jantzietako koloreen neutrotasunean ere islatu da, beltza eta zuria izan direlako zehaztasuna izan duten kolore bakarrak.Koreografoek abstraktuaren aldeko apustua egin dute, eta solo labur ugariak eta taldean nork bere aldetik burututako gorputz ariketak izan dira nagusi, dantzarien arteko kontaktu fisikoa debekatua izan delako. Une batzuen energia eta leuntasuna miresgarriak izan dira, baina beste batzuetan betiko beso-espiralak eta koreografo gazteen erakusketaren moduko mugimendu segida tipikoak ikusi ditugu, inora ez doazen edo transmititzeko ezer ez duten haietarikoak. Gauzak horrela, badirudi erritmo-etenaldi bortitzek zerbait gehitu nahi izan diotela dantzarien erakustaldi hutsalari, zerbait hori zer ote zen asmatu ezinik ibili gara.Hitz bitan, hamaika jantzi aldaketa, musika-esperimentazioa, itxuraz koordinaziorik gabeko mugimendu ikusgarri asko eta nahita desorekatutako konposizio geometriko ugari ikusi dugu. Baina seguru nago Herbeheretan saritutako piezak aztarna gutxi utziko duela gugan. Agus Perez

Dokumentuaren akzioak