Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Ez da erraza izan ez ekoizpen aldetik, ez sorkuntza aldetik»

Dokumentuaren akzioak

«Ez da erraza izan ez ekoizpen aldetik, ez sorkuntza aldetik»

Egilea
Xole Aramendi Alkorta
Komunikabidea
Naiz
Mota
Albistea
Data
2022/03/17
Lotura
Naiz

 Aiert Beobide, Haatik konpainiaren zuzendaria.

Aiert Beobide, Haatik konpainiaren zuzendaria. (HAATIK)

‘Dantzaren bidez egungo kulturan eta gizartean hausnartzen’. Hauxe du lelo Haatik dantza garaikide konpainiak eta ekoizpen berria horren adibidea da.

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria da ‘Ur bizitan’. Urumea ertzean bizi zen familia baten oroitzapenek bultzatu dute sorkuntzaren bidaia hau abiatzera. «Etxealdian hasi zen sorkuntza, kanpoan natura indar biziz ikusi genuen udaberri hartan. Koinataren familia baserriaz –Antxume– desjabetu zuten Martutenen Urumeako autobidea egiteko eta euretaz gogoratu ginen, Astigarragako pisuan nola egongo ote ziren», kontatu du konpainiaren zuzendari Aiert Beobidek (Donostia 1978).

«Egunkarietan albiste garrantzitsuagoak datoz baina natura eta garapenaren gaia ere hor dago eta ez badugu benean esku hartzen hau ere eskutik joango zaigu, ez bazaigu dagoeneko joan. Baina nola eraman gaia dantzara? Errelato bat idatziko zuen norbaiten bila ari ginenean Koldo Izagirre prest agertu zen. Bera ere sentsibilizatuta dago hirigintzan egiten diren politikekin. Kopla modukoak idatzi zituen. Benetan, sekulako harribitxia! Oso pozik berak egindako lanarekin», jarraitu du. 

Orain arteko ibilbidean jorratutako bidean pausu bat areago joan dira. Gorputza, bakarrik ez, ahotsa ere jarri dute dantzan. «Erronka bota zigun Koldo Izagirrek, ea zergatik ez genuen berak idatzitako testua emanaldian txertatzen. Ez off ahotsean, ea dantzariak ausartzen ziren koplak irakurtzera», kontatu du.

Olatz Beobide arrebaren atea jo zuen gero. «Urtebete pasa du dantzariekin lanean, nola egin daitekeen frogatzen. Gorputzaz interpretatzera 

Dokumentuaren akzioak