Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Euzko-Gai", Bitor Olaeta-Ren Ballet Barria

Dokumentuaren akzioak

"Euzko-Gai", Bitor Olaeta-Ren Ballet Barria

Irurogeta Amar Umetxo Dantzari

Komunikabidea
Argia
Mota
Albistea
Data
1966/05/01

-Esaiztazu Bitor; -galdetu dau tsot Olaeta'ri-ointxe urte bat edo beste Ingalaterratik etorri zan talde ospetsu aretzaz, zer dakizu?

-Talde on_ona dala. Nere ustez, "Royal Ballet" eta Mocu'ko "Belchoi" dira munduko dantza-talderik onenak. Ta ez aztu "Hoyal Ballet" ori, Inglaterrako Erregiñaren babezpean arnasatzen dala. Sir Harrol Haskel da euren ikastolako artezkaria, ta alde batera, Erregiñaren zaldum zintzoa. Onek, urte batzuk dirala, Bilboko Instituto Britanico'n iitzaldi bat egin eban, ballet yaterratzaz, klasikoatzaz. Gure talidea izan zan aren itzaldi bitarteak alaitu ta aparindu ebazana. Oritk datorku geure ezaupide ta adiskidetasuna. Munduan oso ezaguna da yaun ori, bere itzaldi ta liburuak dirala bide. Gure balletaren izena be agertzen da, bere lanetan.

-Ta... zer diñostazu? Euskal-Balleta atzerrikoen aurrean, azaldu al leiteke lotsarik bage?

-Euskal- Balleta munduko gorengo milara yaso leiteke; baña ortarako diru asko bearko litzake. Eresi ta eresrille onak doguz Dantzariak be berezko erreztasuna ta indarra daukie. Ezta denpora asko Barcelona ko Liceo'an gure Amaya'ren ezpatadantzeak gurenda saratatsua lor tu eban. Bi aldiz dantzatu bear izan eben, ta ori, gitxitan gertatzen da antzerki orretan. Urrengo eguneko izparringi guztiak, abo batez, goralmen andiak egin ebezan.

-Eta Madrillen zer yazo yatzuen?

-Eztaigun aitatu ango konturik, Asteroko osoa gitxi izango litzake dana azaltzeko.

-Egin ei dozuezan dantza orr intartcan egille gorengoenak darabizuez. Aitatuko al daustazuz izen bat edo beste?

-Oneixek dira antzerkiratu doguzanak: José Franco-ren Lau Urtearoak. Guridi'ren Oinkarin, neure azalgai edo argumentuakin Kardin, Zubizarreta'rena. Aiko_Maiko Aranbarrirena; oneik biok Manu Sota'ren azalgayekin. Sorgineta José Olaizolarena" Eta Kasket, nere eresiarekin.

Orreik dira gure balletiik andi ta luzienak. Gero badoguz dantza laburragoak: Zubero, Zoso, Mikel eta abar, ogei bat inguru.

-Entzun izan dot, Pablo Sorezaba'len biotza ikutu zenduela zeuen umetxoan dantzakin. Gañera... dantza-eresiren bat gertauko eutzuela. Zer diñozu oñetzaz?

-Egia dala. Bilboko zortzikotien txapelketara etorri zanean ikusi ebazan gure dantzari txikiak, Sorezabal yaunak. Eta bere omenez egin zan omenaldi orren azkenean, berta oneik esan ebazan Coliseo Albia'n: "Euskal_Errira" etortzean, berez poztuten da nere biotza; eta neure omenezko jai batera etorri ezkero, geyago ondiño. Baña pozik andiña emon daustana auxe izan da: Oateta§ren dantzari txiki onek dantzari ikustea. Madrillera neanean, dantza-eresi barri bat idatziko dot eurentzat".

-Ta zeuk ez al dozu biribildu zerbait txikitxuentzako?

-Ointxe nabil EUZBKO_GAI deritxon ballet barri bat agertzeko asmotan. Mayatzaren lau ta bosgarrenean agertuko dot ementxe Bilbon, Arriaga antzokian. Irurogeta amar umetxo dantzatuko dira, atso-aguren omenez. Beste ballet jator bat be azalduko dogu, au talde nagusiak egingo dabe. "ERRONDA BIEN BITARTEAN" deritxo.

-Auxe be yakin gura geunke Bitor: EUZKO-GAI deritxon dantzaketa barri orren eresia, zurea al da?

-Ez. Nere eresiak ez dira. Len esan dautzudan lez jai au, zarren omenez asmaurikoa dalarik. eresi zarrak, ezagunak daroaz. Orra: Piernen, Ramontxu operaren asikerakoa. Aires Vascos. José Franco'rena. Eta amaituteko, Fandango ta Ramontxu§ren eresiak.

-Antzoki lana ze tankeratan apaindu dezu?

-Esango deutzut: Irudia auxe da; Euskal-Erriko plaza zabal bat; tantolin andi bat erdi erdian, ta bere ganean, andra-gizon zarrak txistulariekaz. Talde guztiak antzokian dira. Eta apurka apurka illuntzen danean, agura zar batek artzañaren ipuna kontatzn dau.

-Eta orren ondoren zer datorgu?

-Eresi alaitsuak lagunduz, antzokiko argi guztiak piztutzn dira. Errian jai andia da; eguzki dizdiratsuak argi dagi plaza zabalean. Neska-talde bat erdi-erdian dalarik aurreskuko desafio-dantza dagie. Geroaro, Gizon-dantza ta Azer dantzarekin amaituten da irudi au Plazea utsik gelditzen danean, ertz baten, seashatxoa azaltzen da ta andra bat be bai, bere besoetan umetxoa dakarrela, seaska abesti au kantatuz:

Ein lolo nere aurtxo txikia

Ein lolo nere maitia

Aingerutxoak etorri dira

Zu eroateko zerura.

Zeruan dauden aingeru danak

Etorri dira zugana.

-Orren ondoren txiritxu batek nebazan pitxardun neskato areik zer ziran?

-Ur-ekartzalleak. Biñako dantza polita egiten dabe. Maitasun kantatxu bat be entzungo da.

-Eta urrengo an sortu zan zalaparta zer zan?

-Barriz be zezena agertzen da ta izkanbilla sortu. Orraitio, zezonaren aurrean, burlazko dantzatxoa egiten dabe

-Or amaitzen al da jai ori?

-Bai zera! Zezena joan denean, neskato arrantzaleak agertzen dira, uretatik-arako sardiñak saltzen, eroslearekin eztabaida egiñaz. Eta ondoren...

-Geyago ondiño?

esan daustanez, bi mutiko taldek zalapart ederra ataratzen ei dau euren tiragomekin eta abar. Zozo andi bat yantziten ei da goitik, eta ondoren txori pila.

Neskato-taldeak arku-dantza barria egiten dabela ori be esan eustan euretariko txori batek. Zezena be urteten ei da izkanbila andia sortuaziaz. Egia al da?

-Bai; eztautzue guzurrik esan Mutikoetariko bati astiñaldi ederra emoten dautso zezenak, prakak urratuaz.

-Eta... an, ensayo baten ikusi

-Ointxe dator ekuerarriena. Zerutik tanbolin andi bat yatziten da, txistulari, atso-agura ta guzti. Piernen fandango eresiaz, erri guztia plazaratuten da. Ementxe asten da ZARRAREN OMENA. Oneik gaztieri onu andiak damotsez. Bereala yardun diran talde guztiak antzokiratuko dira, irurogeta amar bat lagun, Ramontxu§ren oberturearen doñuan, eta dan-danak maburtuko dira zarreri omen egiñaz.

-Ekinaldi ederra gertau dozu. Bitor. Ziur naz, ill onen lau ta bostarrenean, gonbururaño beteko dozuela Arriaga antzokia. Yardun atseringarri oni kitu egiteko bai al dozu ezer esateko gure asteroko onen irakurlientzat?

-Gure izkuntzari buruz arduratzen diran dan-danak dira begiko niretzat. Euzkal-giroan azi ta bizi izan bai naz beti Beraz Euskera aldez lan egiten dabien guzti-guztieri, nere agurra ta eskarra; zuen irakurlieri be bardin.

-Ori da ori Bitor! Eskerrak zeuri; ta gorantzi zeure aitari ta arrebari, laguntzalle onak dozuzalako.

Argazki-oinak:Bitor Olaeta Torrezuri

Argazki-oinak:"Lau urtearoak" _ Uda. Lide Olaeta ta Makutxa Amezaga

Dokumentuaren akzioak