Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskarazko musika, literatura, dantza, eta antzerkia, Iruñaldia jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Euskarazko musika, literatura, dantza, eta antzerkia, Iruñaldia jaialdian

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2024/11/18
Lotura
Nontzeberri

Iruñaldia jaialdia azaroaren 18tik 23ra egingo da euskaraz sortutako kultura garaikidea nabarmentzeko eta hedatzeko helburuz. Musika, literatura, dantza, antzerkia, bertso, eta performanceak izango dira ikusgai sei egun horietan.

Diziplina horiek haizatzeko bilduko diren sortzailea batzuk, hauexek dira: Duguna (Iruñeko dantzariak), Broken Brothers Brass Band, Pabellón 6 Gazte Konpainia, Ana Galarraga, Petti, Angel Erro, Maria Oses, Idoia, Maialen Lujanbio, Kukai, Lide Hernando, Maialen Errotabehere, Nerea Erbiti, Patxo Telleria, Maider López, Adrián García de los Ojos, Mikel Inun, Sergio Mayoral, Baztango Xurie Upategia, Sarai Robles eta Sustrai Colina.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “euskaraz sortutako kultur garaikidea bilduko duen festibalari Iruñaldia jarri diogu izen. Izena eta izana. Iruñeko ordua, sasoia, denbora, garaia, tenorea… heldu delako. Gaurtik aurrera, Euskara Unibertsoak festibal berritzaile bat izango du Euskal Herriko hiri buruzagian. Guk ez dugu ezer asmatu. Katebegi bat baino ez gara. Milaka urtez gure kultura ontzen joan da gure lurralde eder honetan. Gaur, XXI. mendeko bigarren hamarkadan aurrekoen lekukoa hartzen dugu eta etorkizunari begira jarri nahi ditugu euskal sortzaileak. Euskaraz burutzen den sormen garaikidea dugu ikusmiran. Sei egunez, hogei sortzaile baino gehiagorekin, bederatzi espaziotan Iruñaldiak lehen urratsa emango du udazken minean. Hostoz hosto ibiliko gara zer garen, nor garen bila. Hasiera bat. Bidaia luzea eta abenturaz josia izan dadila!”

Gaur bi saio interesgarri ondu dira. Lehenengoan, Ana Galarraga eta Petti sortzaileen Frankenstein Agurgarria disko-liburuaren aurkezpena egingo da. Disko-liburua Victor Frankensteini idatzitako gutun musikatu bat da. Hain zuzen, egileek tripak atera dizkiote Mary Shelleyk idatzitako liburuari, eta hark egindako galderak berritu dituzte: Non daude zientziaren eta teknologiaren mugak? Nor da sorkariaren ekintza zitalen erantzulea? Zerk bultzatzen ditu gizakiak eta izakiak gaiztakeriara? Eta, batez ere, nor da munstroa?

Bigarren saioan, dantza, musika eta bertsoa uztartuko dira. Duguna, Iruñeko dantzariak taldea 75. urteurrena ospatzen ari da, eta bere proposamen horretan dantza, musika eta bertsolaritza uztartuko ditu dira. Dugunaren dantzarekin batera, Broken Brothers Brass Bandek erritmoa jarriko du eta Sustrai Colinak eta Sarai Roblesek bertsoak. Hiru diziplina bat eginez, bide berritzaileak zabaldu nahian.

Datozen egunetarako saioak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Dokumentuaren akzioak