Dokumentuaren akzioak
Euskaldun Eta Gaurko Bezela Dantzatu Al Diteke?
Argia Dantzari Taldearen Zuzendariarekin Izketan
Guk gaur eguneko euskaldun bezela dantza egiteko modua arkitu nahi dugu, baiñan ortarako lehengo gure dantza zaharrak aztertu ta Inbestigatu nahi ditugu.
-Zergatik?
Bi arrazoiegatik batez ere. Alde batetik gaur eguneko folkloristak, euskal dantzateko taldeak esan nahi dut, ez dituzte euskal dantzak bere jatortasunean azaltzen mistifkatuta baizik. Bestetik berriz gure joera berriak, gure dantza berriak, gure gaurko dantzatzeko moduak, gure garaei dagozkienak, gure lehengo dantzetan sustraituta, finkatuta, egin nahi ditugulako. Gaiñera ba dugu lanerako beste arrazoi psikologiko bat: dantza berriekin asten geranean burruka ta eztabaida asko sortuko dira ta ez genduke nahi orduan jendeak pentsatzea berri oiekin asten gerala lanean zaharrekin ezin gendulako, zaharrak eragutzen ez ditugulako.
-Baiñan nolakoa nahi duzute euskal dantza berri au?
-Gaur egunean esaten danez dantza konpormetitua nahi genduke. Abestiaren alorrean ba da orrelakorik. Beste orrenbeste egin nahi genduke guk dantzarekin. Euskalerria'k dituen prolema ta burruka konkretuetan fi nkatu nahi genituzke gure dantzak, gertaera konkretuetan sentidua duten dantzak nahi ditugu.
Orregatik gure salaketa gehienak bide ortan dijoazte.
Ez dugu nahi alienatzen duten dantzak, gaur egunean ori gertatzen baldin bada ere. Dantza auekin jendeari, garteei, bere benetako prolemak ahaztu erazi beharrean, gogoratu erazi ta bizitzaren batasun batera eman, ori da egin nahi duguna. Egia da baita ere deskansurako, dibersio, jolas utserako dantzak ere nahi ditugula, baiñan besteak ahaztu gabe.
-Baiñan salaketa ta asmo auek ez ote dira gutxi batzuen artean geldituko?
-Behar bada orixe izango dugu praktikan gure problemarik aundiena. Baiñan problema au ez da gurea bakarrik Euskalerri guztiarena, euskal kulturaren beste sail guztiena baizik. Abeslariak ere problema berdiña daukate. Orregatik gure gaurko gizartean burrukaren bitartez bakarrik, ezarrita dauden zenbait estrukturen kontra bakarrik, sartuko da dantza berri au. Gaiñera neurri aundi batean burrukarako, euskal burrukarako, tresna bat izango den ezkero gure aurka altxako diran indarrak eta interesak aundiagoak izango dira.
-Oraingoz zertan zerate zuen lanetan?
-Lebendabizi inbestigazioko lana egiten ari gera. Inbestigazio estraiña euskal dantzen jatortasuna ta benetasuna arkitzen eta gero mundu guztian diran igualtsu xamarreko fenomenuetan. Gaiñera ez dugu ahaztu behar euskal dantzak bere biziko sinbologia duela bere baitan, artzantza garaiko zenbait dantzak bezela, ta euskal dantza ugarienak garai ortakoak dira. Antropologiaren aldetik ere asko dago, gure kasu konkretuan pentsaturik, inbestigu ta billatu beharra. Ba dira gaiñera munduan gure antzeko prolema asko ta asko gaiñera soluzioa ematen asiak. Esate batera ezin lezakezu zenbaiteraiño den arrigarria gai oni buruz israeldarrak egin duten lana. Ta laister, urrilla ezkeroztik, dantza berriekin asteko asmoa dugu. Ta ez uste izan ulerkaitzak izango diranik herriarentzat aldrebes baizik, pentsa dezakezun xinple ta errezenak izango dira.
-Bai al dituzu sortutako dantza berriak?
Bai ta bat balio gehiago. batzuek erabat konprometituak eta beste batzuek berriz psikologikoak. Esate baterako badut «udazkeneko baltsa» izenarekin espirituaren egoera bat adierazten duena, baiñan gehienak konpormetituak dira. Oraintxe bertan ari naiz berri bat prestatren Vietnam'eko guduari buruz.
-...!
-Eszenario batean bi talde ikusten dira burrukan, eszenario. aren atzea dana eguneroko ta aldizkeri zatiekin betea dago Vietnam'eko guduari dagozkiienen berri ematen duten periodiko zatiak. Burrukalariak gizonezkoak, emakumeak, umeka danetarikoak dira. Alako batean, golan, ertre batean, filmina baten bitartez atomika bonbaren fotografi bat azaltzen da. Bat batean dantza galditu egiten da ta orduan iru talde osatzen dira. Iru talde auek Rumania'ko, Bulgaria'ko eta Txekosiobakia'ko dantza herrikoiak dantzaten dituzten, iru herri pake-zaleen ezaugarri bezela ta azkenean danak batera ~Gernika'ko Arbola» kantatuaz eta dantzatuaz bukatzen dute, unibersalismoaren ezaugarri bezela.
Ta onela dijoa luze, eten gabe, elkar~izketa sakon eta jakingarri au. Bete ta lekua utzi ezkero auskalo noiz arte luzatuko zen elkar. izketa au, baiñan urrengorako ere zerbait utzi behar dela ta bukaera eman beharrean arkitzen gera izketaldi jator oni.
Argazki-oinak: Euskal dantzak bere jatortasunean ezagutu nahi ditugu lehendabizi beste ezertan asi baiño lehen.. Orregatik herriz herri ibilliak gera iturburu auen billa, dantzak mistifikaziorik gabe jasotzeko asmoarekin.
Argazki-oinak: Au da Juan Antonio Urbeltz, ARGIA dantzari taldeen zuzendaria.
Dokumentuaren akzioak