Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal musika eta dantza berriz ere ikusentzungai Folklorearen Nazioarteko Egunean Txileko Santiagon

Dokumentuaren akzioak

Euskal musika eta dantza berriz ere ikusentzungai Folklorearen Nazioarteko Egunean Txileko Santiagon

Komunikabidea
Euskal Kultura
Tokia
Santiago, Txile
Mota
Albistea
Data
2022/10/12
Lotura
Euskal Kultura

Ezk. eskuin: C. Riquelme, P. Téllez, O. Ramírez Arriagada Antumapuko zuzendari artistikoa, A. Espinoza Cáceres, P. Abarzua, N. Chandía, Francisca de Negri Bodhran (gonbidatu berezia) Folklorearen Nazioarteko Egunean Santiagoko ospakizunean

Ezk. eskuin: C. Riquelme, P. Téllez, O. Ramírez Arriagada Antumapuko zuzendari artistikoa, A. Espinoza Cáceres, P. Abarzua, N. Chandía, Francisca de Negri Bodhran (gonbidatu berezia) Folklorearen Nazioarteko Egunean Santiagoko ospakizunean

Santiago, Txile. Euskal kultura berriro bertaratu da Santiagoko San Borja Parkean egin ohi den Folklorearen Nazioarteko Egunaren Ospakizunera. Bertan izan zen 'Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea' bere artea eskaintzen, Txileko Unibertsitateko Antumapu Balletak urtero antolatzen duen hitzordu handi honetan parte hartzen. Pandemiak bi urtez galerazi ondoren, jende asko batu zen eta 36 taldek hartu zuten parte. “Agertoki fisikoetara itzultzea beti da kontuan izateko helburua. Hala ere, gurea bezalako talde batek bestelako aukerak ere jorratzen ditu, agertoki birtuala adibidez. Hor ere ospatu genuen Folklorearen Nazioarteko Eguna” azaltzen dio Euskalkultura.eus-i Hilario Olazaran taldearen fundatzaile eta zuzendari artistiko Angel Espinoza Cáceresek

Ekimeneko kideek hamar urte daramatzate euskal musika eta dantza zabaltzen, eta hainbat esparrutan egin dute. Euskal dantza tailerrak eskaini dituzte eta kale eta plazetan aurkeztu dira, Aberri Eguneko eta Senidetasun Eguneko ospakizunetan, familia ospakizunetan eta hileta elizkizunetan, elizetan, jai paganoetan eta Erdi Aroko azoketan. Gaur egun, jarduera bizian daramate. Orain gutxi, adibidez, Ragnarok Fest 5 Ostara Erdi Aroko Jaialdian jendaurretu dira, irailaren 16 eta 18an. Hona ekitaldiko lekukotasuna ematen duen bideoa:

'Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea' 2022ko iraileko Ragnarok Fest 5 Ostara Erdi Aroko Jaialdian


Dokumentuaren akzioak