Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal koreografo gazterik onenen lau lan erakutsiko dira ostegunean Donostian

Dokumentuaren akzioak

Euskal koreografo gazterik onenen lau lan erakutsiko dira ostegunean Donostian

Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta iaz sortu ziren bederatzi koreografietatik lau onenak aukeratu dituzte Gasteizen

Egilea
Joxean Agirre
Komunikabidea
Gara
Tokia
Gasteiz
Mota
Erreportajea
Data
2003/05/20

Hilaren 10ean erakutsi ziren Gasteizen iaz Eusko Jaurlaritzak, dantza sorkuntza suspertzeko asmoz, diruz lagunduta egin diren bederatzi koreografiak. Horietatik lau onenak aukeratu dira Donostiako Gazteszenan ostegunean erakusteko.



Jose Antonio Arbelaitzek, Gasteizko Kultura Saileko arduradunak, atzo Donostian adierazi zuenez, profesionaletara jauzia egiteko zorian dauden koreografo gazteei bultzada bat emateko sortu zen erakusketa orain zazpi urte. «Gazteei laguntzeko programa honetaz gain badugu beste bat Dantzaren Plataforma izenekoa, profesionalei laguntzeko. Horien lanak Donostiako Antzerki Azokan aurkeztu genizkien kanpoko programatzaileei, eta aurten ere aurkezpen horiek errepikatzeko asmotan gara», esan zuen.



Lau koreografia berrion estreinaldia ostegunean egingo da Egiako Gazteszenan, 20.00etan, eta ordu berean baina Gasteizen eta Barakaldon errepikatuko dira; hilaren 24an Gasteizko Ibañez Matauko antzokian, eta 30ean Barakaldo antzokian.



Imanol Arana kultura teknikariak adierazi zuenez, aukeratu ahal izateko hogeita hamarren bat lagun bildu ziren hilaren 10ean Gasteizko Ibañez Matauko antzokian. «Kritikariak, dantzako profesional eta programatzaileren batzuk bildu ziren, eta orain estreinatuko diren lau lanak aukeratu ziren», esan zuen. Aranak aurreratu zuenez, emanaldiak egingo diren antzokien sarreretan, Jose Maria Martinez argazkilariak dantzari buruz egindako argazkiak eskegiko dituzte.



Atzoko prentsaurrekoan lau koreografien egileak agertu ziren. Izaskun Santamaria Portugaletekoa da, eta 31 urte ditu. Madrilen egin zituen ikasketak, eta Damian Muñozekin eta Alvaro de la Peñarekin lan egin du. Gaur Steak Tartar Teatro eta Matxalen Bilbao Cia taldean ari da. "A tientas" izeneko koreografia egin du.



"Oskola" izeneko lanaren egileak Atxarte Lopez de Muniain eta Pilar Andres dira. Lehena bilbotarra da. 30 urte ditu. Klasikoa eta garaikidea ikasia da, eta Lexuri Gallastegiren taldean lan egina. Pilar Andres, berriz, iruindarra da, Debla Danza taldeko kidea eta gorputzaren hizkuntza landu du. Hirugarren koreografiaren egileak Arantxa eta Ainhoa Gago dira. Gasteiztarrak, gimnastika erritmikoa lantzen hasi ziren, eta garaikidea egin zuten ondoren Traspasos tadearekin. Funky, zirku berria eta antzerkiari buruzko ikastaroak ere egin dituzte. "Yo, mi, mio, me" izeneko lana da ahizpa biok erakutsiko dutena. Eva Vidalek, azkenik, "Ningún árbol donde poner la cabeza al fresco" izenburuko lana erakutsiko du. Bilbotarra da. 31 urte ditu. Steak Tartar Teatro taldearekin lan bat estreinatu zuen otsailean, eta Bilboko La Fundicion aretoan errepikatuko dute hil honen bukaera aldera. Atzoko prentsaurrekoan Blanca Arrieta ere, koreografo gazteei aholkularitza artistikoa eman dien teknikaria, mintzatu zen, eta esan zuen ez zirela erabat biribildutako lanak «bidea bilatzen ari den jendea delako, baina lan horietan gogoa eta ilusioa sumatzen da. Jendeak jakin dezala lanean oso gogor ari garela, eta jakin dezala baita dantza garaikidean oso harrobi ederra dugula ere. Horren froga izango da ostegunean egingo dugun erakusketa».



Una muestra variada

Un solo muy denso, íntimo y personal



izaskun santamaria



«A tientas»



«Estoy sola en el escenario, apoyada por unas proyecciones, que me sirven para trabajar el concepto de la pieza, que es un deambular por el mundo de la duda, con la que juego en todo momento, incluyendo en la duda las indecisiones o el miedo al futuro, todo ello trabajando con materiales muy personales. El aspecto plástico es muy importante, el color verde, por ejemplo, que simboliza la esperanza». Un viaje que supera los límites de la escena



Atxarte Lopez



«Oskola»



Atxarte Lopez de Muniain explicó en euskara que la pieza es un dúo gira en torno al concepto de límite. «Partimos de la idea del límite en general, tanto sociales como personales, pero terminamos por jugar con los límites espaciales del propio escenario. El juego que utizamos es el que surge de la relación entre las bailarinas, las luces y el sonido. No es una narración, es un viaje que supera los límites». Una metáfora sobre la desilusión



eva vidal



«Ningun arbol donde...»



«El punto de partida que utilizo para el trabajo es la de la desilusión del adulto ante las expectativas de su niñez, la frustración de nuestros proyectos truncados. Pero la pieza propone la superación de las frustraciones, dejando a cada cual la necesidad de encontrar su propio camino. A partir de ahí hemos ido mezclando teatro y danza, drama e ironía. La pieza tiene partes con más texto y otras con más movimiento».

Dokumentuaren akzioak