Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal jantzi tradizionalen edertasuna bildu dute liburu batean

Dokumentuaren akzioak

Euskal jantzi tradizionalen edertasuna bildu dute liburu batean

“Variations Basques. Costumes de fête et de danse” izenburua du Maritzuli konpainiak publikatu duen euskal jantzi tradizionalei buruzko liburuak. Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalak bere 20. urteurrenean sustatu du irailean argia ikusi duen lana.
Komunikabidea
Naiz
Mota
Albistea
Data
2019/10/02
Lotura
Naiz

Euskal jantzien eta joskintzaren aberastasuna nahiz edertasuna bildu nahi izan dituzte irailean argitaratu den “Variations Basques. Costumes de fête et de danse” bilduman. Gisa honetan, Maritzuli konpainiaren jantzi bilduma argitan ezarri da Serge Gleizesen testuen eta Veronique Matiren argazkiei esker. Liburua osatzeko 20 urte egiten dituen Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalaren sustapena ezinbestekoa izan dute.

Argazki ugariz osaturiko albuma Claude Iruretagoiena dantza maisua, jostun eta euskal jantzien ikertzailearen gidaritzapean osatu da, Euskal Herriko bestei, usaiei eta dantzei behako bat emanez jantzia oinarri harturik. Liburua euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez idatzia da.

Lau kapitulutan banatzen da liburua. Lehena prozesioen munduan murgiltzen da, bereziki San Martin ezpata-dantzako irudiekin. Jantzien nahiz apaingarrien koloreak eta xehetasunak nabarmenak dira. Bigarren atalean, euskal jantzi tradizionalen aberastasuna gelditzen da agerian, bai egunerokoak eta baita erritu eta besta egunetakoak ere. Hurrengoan berriz, igandetako eta egun berezietakoetan jartzen du arreta. Azkenik, laugarren kapituluan jantziak Euskal Herriko hirietako arkitekturarekin eta identitatearekin lotzen dira.

__veronique_mati_4

Euskal jantzien edertasuna eta berezitasuna islatu nahi izan dituzte 175 orriko bilduman. © Veronique Mati

Dokumentuaren akzioak