Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herriko Joaldunen Festa ospatu dute Usansolon

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko Joaldunen Festa ospatu dute Usansolon

2000. urteaz geroztik ospatzen du Euskal Herriko Joaldunen Biltzarrak (1988. urtean jaioa) Joandunen Festa, eta aurten Usansolon ospatzen den lehen aldia da. Udalak berak eta Oinarin dantza taldeak hartu dute antolakuntzaren ardura.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Usansolo
Mota
Albistea
Data
2025/05/31
Lotura
Naiz
Joaldunak Usansoloko kaleetan barrena.
Joaldunak Usansoloko kaleetan barrena. (Jon URBE | FOKU)

Usansolok 100 joaldun inguru batu ditu antolatutako jai handian. 1988. urtean sortu zen Euskal Herriko Joaldunen Biltzarra, eta 2000an hasi ziren Euskal Herriko Joaldunen Festa antolatzen. Aurtengoa Usansolon antolatzen den lehen aldia izan da, eta dena Udala eta Oinarin dantza taldearen esku gelditu da. Beraiek arduratu dira egitaraua osatzen eta eguna antolatzen. 

Oinarik dantza taldea ehun dantzari inguruk osatzen dute, eta horietatik 20 joaldunak dira. Festan herrialde guztietako 35 taldetatik etorritako joaldunak batu zaizkie. 

Goizeko 9.30ean egin dute hitzordua, gosaltzeko, baina publikoarentzako egitarau ofiziala 11.45ean hasi da, joaldunen kalejirarekinm, joaldunei eskainitako aurresku batekin amaitu dena. Ondoren, poteo musikatuan joan dira denak, eta 15.00etan bertso-bazkaria egin dute, Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsolariekin. Arratsaldean, festarekin jarraituko dute Mugi panderoa taldearekin, erromeriarekin eta larrain dantzarekin. Amaitzeko, gau parteab, Tri DJ gonbidatu dute. 

Horrez gain, Euskal Herriko Joaldunen Festarentzako propio egindako garagardoa dastatzeko aukera dago Usansolon.

Joaldun, eta ez zanpantzar

Oraindik bada joaldunei zanpantzar deitzen diotenak, baina deitura egokia erabiltzeko eskatzen dute beti horretan dabiltzanek. Izan ere, joaldunen jatorria Ituren eta Zubietako inauterietan dago, gerora Euskal Herri osoko txokoetara zabaldu dena. Joareak gerrian lotuta daramatzaten kanpaiak dira eta, beraz, horiek jotzen dituztenak dira joaldunak. 

Zanpantzar hitzak Saint Pansart pertsonaiarekin du zerikusia, sabelkeria handikoa. Edozein ospakizunetan dagoen sabelkeriari erreferentzia eginez, inauteriei ‘zanpantzarrak’ deitzen zitzaien lehen leku batzuetan. Joaldunak ‘zanpantzarretan’ ateratzen direnez, joaldunei zanpantzar deitzen hasi zitzaien, baina gogoratu ez dagoela ondo, eta edozein lekutan ere, joaldunei joaldun deitzen zaiela.

Emakume joaldunak ere badira, gehienak gizonak badira ere.
Emakume joaldunak ere badira, gehienak gizonak badira ere. (Jon URBE | FOKU)
Arrano beltzaren banderak eraman dituzte ibilbidean zehar.
Arrano beltzaren banderak eraman dituzte ibilbidean zehar. (Jon URBE | FOKU)
Kalejirarekin hasi dute festa.
Kalejirarekin hasi dute festa. (Jon URBE | FOKU)
Festa arratsaldean jarraitu dute bazkaria eta musikarekin.
Festa arratsaldean jarraitu dute bazkaria eta musikarekin. (Jon URBE | FOKU)
Adarraren deiak markatzen du joaldunen pausoa.
Adarraren deiak markatzen du joaldunen pausoa. (Jon URBE | FOKU)
Joaldunak Usansoloko kaleetan barrena.
Joaldunak Usansoloko kaleetan barrena. (Jon URBE | FOKU)

Dokumentuaren akzioak