Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 35. edizioa abian
Oraindik ia bi hilabete falta badira ere, askok egutegian
azpimarratuta dute urriaren 8 eta 9ko asteburua. Izan ere, euskal
dantzak maite dituztenentzat ezinbesteko hitzordua izango da egun
horietan Seguran, Udalak antolaturiko Euskal Herriko Dantza
Txapelketarekin, hain zuzen ere. Txapelketaren 35. edizio honetan, ohi
bezala, Euskal Herriko dantzari bikote hoberenek parte hartuko dute.
Beraz, beste inon baino aukera hobea izango da primeran gauzaturiko
arin-arin eta fandangoez gozatzeko.
Dagoeneko zabalik dago aurtengo txapelketan izena emateko
epea eta horretarako interesa dutenek irailaren 16a izango dute
horretarako azken eguna.
Lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko beti ere,
bikoteko batek 16 urte baino gehiago izan behar dituditu eta besteak 14
urte beteta edo lehiaketaren egun berean betetzea. Bestalde, bikote
bakoitzak Euskal Herriko herri bat ordezkatu behar du; hala ere,
udalerri bakoitza bikote batek baino gehiagok ordezka dezake.
Baldintzak
Izena emandako bikoteak 11 baino gehiago izanez gero,
urriaren 8an arratsaldeko seietan kanporaketa saio bat egingo litzateke
Baratze pilotalekuan.
Kanporaketan nahiz finalean, bikote bakoitzak, fandangoa
txistuz eta arin-arina trikitiaz dantzatuko du. Bikoteek dantza egingo
duten ordena aurretik egindako zozketaren bidez erabakiko da.
Denboraldian zehar bikoteek Euskal Herrian ospatzen diren
txapelketetan duten partaidetza baloratuko da. Txapelketa
probintzialetan lurralde horretako parte hartzaileek 2 puntu eskuratu
ahal izango dituzte eta puntu 1 gainontzeko herrietan ospatzen diren
txapelketako parte hartzaileak. Modu honetan, puntu altuena lortzen duen
bikoteak, finalean parte hartzeko eskubidea lortuko du (kanporaketatik
pasa gabe). Lehenengoak ez badira aurkezten, bigarrenak izango dute
eskubide hori, eta hauek ere ez badira aurkezten hirugarrenak.
Berdinketarik balego, txapelketa horietan lortutako emaitzak hartuko
dira kontutan.
Kanporaketan sailkatuak diren 11 bikoteek, dantza
denboraldian gehien parte hartutako bikotea eta Euskal Herriko herrialde
bakoitzeko onenak, igandean, urriaren9an arratsaldeko seietan jokatuko
den finalera pasako dira. Finaleko ekitaldia Euskal Telebistak hartuko
du.
Dantziak, garrantzitsuak
Finalean Euskal Herriko dantza jantzi tradizionalak
eramatea derrigorrezkoa izango da, jantzien ikusgarritasuna eta
dotorezia areagotzeko helburuarekin bikote bat saritua izango da.
Epai mahaia bost dantza adituk osatuko dute eta euren
izenak lehiaketaren aurkezpen egunean ezagutaraziko dira. Epaitze lan
eta erabakiak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko federazioan
ezarrita dauden solteko dantza arauetan oinarrituak egongo dira.
Izenematea: (Izen-abizenak, telefonoa, helbidea,
ordezkatzen duten herria, jantzien deskribapena, dantza munduan
daramaten denbora eta Seguran zenbat aldizparte hartu duten).
Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek Gipuzkoako Euskal Dantzarien
Biltzarrean egin behar dute izen ematea, 943289848 telefonoan edota
dsueltoa@gmail.com posta elektronikoan, irailaren 16an eguerdiko ordu
biak aurretik. Xehetasun gehiago, G.E.D.Bn. edo Segurako udaletxean
(943801006).
Sariak
Txapelketaren baitan hainbat sarti banatzen dira, hala
nola, lehen hiru bikote sailkatuenak, jantzi dotoneena daramatenak,
gazte onenak, herrikoak...
Txapelketako bikote sarituak 700 euro dirutan eramateaz
gain, Nestor Basterretxearen eskultura etxera -edo hobe esanda herrira-
eramateko aukera ere badu. Hori, bai, horretarako lan itzela egin
beharko du. Izan ere, sari hau bikote txapeldunak ordezkatzen duen
udaletxean gordetzen da hurrengo txapelketa ospatu arte. Udal bat
eskulturaren behin betirako jabe egingo da, baldin eta ordezkatzen duen
bikote berak txapelketa hiru urtez jarraian edo bost urtez hiru aldiz
txandaka irabaziko balu. Eta hori gutxitan gertatu da.
Bikote txapeldunak -eskultura eraman edo ez-, txapela eta
lepokoa ere eskuratuko ditu aipatu 700 euro horiez gain, baita
Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak emandako trofeoa eta 4 bidai
(Eroski Bidaiak-en eskutik).
Bigarren postuan geratzen den bikoteak, 500 euro eta oroigarria eskuratuko ditu eta hirugarrenak, 400 euro eta oroigarria.
Dantza jantzien saria, berriz, 200 euroko izango da.
Bikote gazteenarena, oroigarria eta herriko bikote onenarena ere,
oroigarria.
Dena dela, sarituak izan ez diren beste guztientzat 200
euro izanog zituzte bikoteko, eta finalerako sailkatuak izan ez direnek
100 euro. Horrez gian, lurralde bakoitzeko ongien sailkatu den bikoteari
bere foru aldundiak saria ere emango dio.
Era berean, Guillermo Areizaga Sari Berezia ere izango
da, dantza txapelketaren sortzaile eta sustatzailearen
omenez.Txapelketara lehenbiziko aldiz aurkezten diren bikoteen artean
ongien sailkatzen denari emango zaio.
AZKEN URTEETAKO IRABAZLEAK
Urtea Bikotea Herria
2010 Arkaitz Pascuas - Nagore De las Cuevas Sestao
2009 Aitzol Ena - Maite Lazkano Bergara
2008 Eneko Gil - Nerea Vesga Errenteria
2007 Azpitarte anai-arrebak Azkoitia
2006 Azpitarte anai-arrebak Azkoitia
2005 Azpitarte anai-arrebak Azkoitia
2004 Parrondo anai-arrebak Hernani
2003 Parrondo anai-arrebak Hernani
2002 Parrondo anai-arrebak Hernani
2001 Asier Ena - Maite Lazkano Bergara
2000 Kimetz Larrañaga - Eneritz Epelde Azkoitia
1999 Kimetz Larrañaga - Eneritz Epelde Azkoitia
1998 Kimetz Larrañaga - Eneritz Epelde Azkoitia

Iaz. Sestaoko Arkaitz Pascuas eta Nagore De las Cuevasek irabazi zuten iaz txapelketa. :: PEDRO MARTINEZ
Bikote guztiak gipuzkoarrak bi izan ezik
Segurako Udaletik azpimarra-tzen dute, Gipuzkoan duela
lehiaketak duen pisua handiena. Izan ere, bikote irabazle guztiak
gipuzkoarrak izan dira Bizkaiko Alkorta lehengusuak (1979) eta
iazgaraipe izan ziren Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas
sestaotarrak ezik.
Seguran 1977. urtean ospatu zen lehen aldiz Euskadiko
Dantza Askatuko edo Sueltoko Txapelketa. Orduan alkate Guillermo
Areizaga zen. 1981ean Segurako Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura
Sailari betirako Seguran ospa zedin eskaria luzatu zion ondorioz ala
izanik.
Udalaren Sari Nagusia Nestor Basterretxearen eskultura
lanak irudikatzen du. Sari hau, lehenengo sailkatutako bikoteak
ordezkatzen duen udaletxean gordetzen da hurrengo txapelketa egin arte.
Bikote irabazleak ordezkatzen duen Udala sariaren jabe egingo da baldin
eta bikote horrek hiru aldiz segidan edo bost urtez txandaka txapelketa
hau irabazten badu. Ez dira asko ohore hori izan duten bikoteak: 1981,
82 eta 83an Joxe Juan Ugalde eta Lurdes Esnaola (Lezo); 1989, 90 eta 91n
Antton Mendizabal eta Amaia Illarreta (Donostia); 1992, 93 eta 94an Edu
Murumendiaraz eta Amaia Agirre (Bergara); 1998, 99 eta 2000n Kimetz
Larrañaga eta Eneritz Epelde (Azkoitia); 2002, 03 eta 04an, Parrondo
anai arrebak (Hernani); eta 2005, 06 eta 07an, Azpitarte anai-arrebak.
Dokumentuaren akzioak