Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko Dantza txapelketa urriaren 17an jokatuko da Seguran
Izen-ematea ostiral honetan itxiko da
Parte harteko ezinbestekoa da bikoteko batek gutxienez 16 urte baldin baditu edo aurten betetzen baditu. Bestalde, bikote bakoitzak Euskal Herriko herri bat ordezkatu behar du; hala ere, udalerri bakoitza bikote batek baino gehiagok ordezka dezake. Izen-ematea ostiral honetan itxiko da eta izena emandako bikoteak 12 baino gehiago badira, urriaren 16an arratsaldeko 19:30ean, kanporaketa saio bat egingo litzateke Segurako Baratze pilotalekuan. Finala urriaren 17an jokatuko da, leku berean, 18:00etan hasita. Atsedenaldian “Txinparta Beltza” emanaldia izango da ikusgai. Txapelketan Euskal Herriko jantzi tradizionalak eramatea derrigorrezkoa izango da eta bikote bat saritua izango da atal horretan.
Udalaren Sari Nagusia Nestor Basterretxearen eskultura lanak irudikatzen du. Sari hau, lehenengo sailkatutako bikoteak ordezkatzen duen Udaletxean gordetzen da hurrengo txapelketa egin arte. Bikote irabazleak ordezkatzen duen Udala sariaren jabe egingo da baldin eta bikote horrek hiru aldiz segidan edo bost urtez txandaka txapelketa hau irabazten badu. Horrez gain, irabazleek 700 euro eta oroigarria, txapela eta lepokoa eskuratuko dituzte, baita Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak emandako trofeoa eta 4 bidaia ere(Eroski Bidaiak-en eskutik) 2.saria 500 euro eta oroigarria da eta 3. Saura 400 euro eta oroigarria.
Beste sari batzuk ere banatuko dira, hala nola, jantzien saria (100 euro), lurralde bakoitzeko ongien sailkatu den bikoteari saria, eta Guillermo Areizaga sari berezia (txapelketara lehenbiziko aldiz aurkezten diren bikoteen artean ongien sailkatzen denari).
Dokumentuaren akzioak