Dokumentuaren akzioak
'Euskal Herria eta festa', hitza eta irudia uztartzen dituen lana karrikaratu du Elkarrek
Idazlearen eta argazkilariaren arteko sinbiosia da. Juan Antonio Urbeltz iruindarrak idatzi eta Santi Yanisek irudiz islatu ditu gure inguruko festak
Juan Antonio Urbeltz eta Santi Yaniz, bi aditu, nor bere alorrean, elkartu egin dira, tesi iraultzaile baten bidez eta argazki eder eta zirraragarri batzuen bidez, euskal festen ikuspegi guztiz bizi eta interesgarri bat emateko, inor epel eta axolagabe utziko ez duena. Euskal Herria eta Festa: idazlearen eta argazkilariaren arteko sinbiosi perfektua, euskal festa herrikoiei buruzko erreferentzia, lehenaren eta geroaren mugarri izan daitekeena.
Idazlea Juan Antonio Urbeltz (Iruñea, 1940). Azken berrogei urteotan Euskal Herriaren kultura tradizionalari buruzko lanak egin ditu. Argitalpenei dagokionez, aipagarriak ditu liburu hauek: Dantzak: Notas sobre las danzas tradicionales de los vascos (Caja Laboral arg., 1978), Música militar en el País Vasco. El problema del zortziko (Pamiela, 1989), Bailar el caos. La danza de la osa y el soldado cojo (Pamiela 1994), Alardeak ("Bertan" bilduma, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995), Los bailes de espadas y sus símbolos. Ciénagas, insectos y moros (Pamiela, 2000), Danza vasca: aproximación a los símbolos (Etor, 2001). Argia dantza taldearen zuzendari da 1966az geroztik, eta dantzei, musika-tresnei, melodiei, erritmoei eta jantziei buruzko lan bikaina egin du talde horretan. Nazioarteko aipamen ugari du ere. Curriculum oso zabala dauka.
Argazkilaria Santiago Yaniz (Bilbo, 1957). Argazkilari profesional eta kazetari moduan lan egin du 1980az geroztik. Kazetarita ere bada (1987, EHU). Argazkilari free lance moduan, hainbat aldizkari eta magazinetan ematen ditu bere lanak argitara, eta argitaletxe askoren bildumetako berrogei liburu baino gehiago ilustratzen parte hartu du, euskal etnografiari eta geografiari buruzkoetan bereziki.
Dokumentuaren akzioak