Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Euskal Herria eta euskaldun ugari ezagutzeko aukera eman dit gaitak"

Dokumentuaren akzioak

"Euskal Herria eta euskaldun ugari ezagutzeko aukera eman dit gaitak"

Jon Gaminde gaita jolea eta ikerlaria

Egilea
Iñaki Mendizabal Elordi
Komunikabidea
Deia
Tokia
Durango
Mota
Kritika
Data
2011/12/07
Lotura
Deia

XVI. mendetik jotzen omen dute gaita euskaldunek, eta Bizkaiko Gaiteroak elkarteak gaurdaino eutsi dio tradizioari, beste musikari bakan batzuekin batera. Jon Gamindek 30 urte daramatza gaita edo dultzaina jotzen, eta gaitarekin dantzan egiteko 196 partitura bildu ditu Gaita Dantzan liburuan.

Gaiteroen errepertorioan dantza falta zen eta hutsune hori betetzera dator liburua...

Bai, 372 orrialdetan 196 partitura bildu ditugu. Badira gehiago, baina ni honaino ailegatu naiz. Gaitarekin interpretatzeko musikan dantza errepertorioa da zabalenetakoa, eta hori da lan hau aurkeztera bultzatu gaituen arrazoia: material, partitura eta datu dokumental desberdinen bateratze lana izan nahi du.

Hutsune nabarmena zegoen, beraz.

Biltzeko beharrak, estudiatzeko beharrak eta une oro dagokion taldearekin dantzak jotzeko beharrak akuilatu gaitu, bai.

Nori zuzenduta dago?

Gaitero, dantzari, musikari eta orokorrean interesatu orok erabiltzeko egin dugu.

Eta nola dago antolatuta liburua?

Dantzak ordenatzeko orduan, dan-tzatzen diren herri edo eremu geografikoen araberako antolaketaren irizpidea jarraitu dugu

Non eta noiztik erabili izan da musika-tresna hau Euskal Herrian?

Euskal Herria osoan jo izan da, baina batez ere Ebro aldean. Esaterako, Bizkaian ditugun lehenengoko arrastoak XVII. mendekoak dira, pentsa!

Eta gaur egun jende asko ari da gaita jotzen?

Bizkaian berrogeita hamar bat lagun gara.

Irakasle lanetan ere ibiltzen zara... Musikenen ez dago gaita ikastaroak hartzeko aukerarik?

Ez, gu musikako anaia pobreak gara (barreak). Baina tira, Bizkaian behintzat badugu joera, eta dantza talde askorekin jotzen dugu. Esan behar dut, gainera, Euskal Herria eta euskaldun ugari ezagutzeko aukera eman didala gaitak.

Kanpotik ez zarete ibiltzen?

Bai, bitxia da. Esaterako AEBetan eta Uruguain izan gara, baina Espainiatik gonbidapen gutxi jaso-tzen dugu.

Historian zehar ez du aldaketarik bizi izan soinu-tresna bitxi honek?

Tradizionalak egurrezkoak izan dira, eta guk tradizio horri jarraitzen diogu, baina etorkizunean ez dakit ba... Ebanoa amaitzen bada (eta bidean doa) metakrilatoko tresnak egingo dituzte!

Dokumentuaren akzioak