Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal gaien inguruko bi liburu aurkeztu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Euskal gaien inguruko bi liburu aurkeztu dituzte

Egilea
A. Egiluz
Komunikabidea
Deia - Noticias de Bizkaia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2010/02/18

Euskal gaiak jorratzen dituzten bi liburu aurkeztu ziren atzo, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbon duen egoitzan. Ingelesez argitaratutako liburu biak Renoko unibertsitatearen Basque Classics sailaren barnean kokatzen dira. Sabin Bikandi etnomusikologo galdakoztarraren Alejandro Aldekoa: Master of pipe and tabor dance music in the Basque Country eta Julio Caro Barojaren The Basques, hain zuzen ere. Ingelesez idatzi zuen Bikandik tesia baina Barojarena itzuli egin dute, gazteleratik.

Aurkezpenean Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatua den Josune Ariztondorekin batera, Pello Salaburu, EHUko errektore ohia, Joseba Zulaika antropologoa eta Bikandi bera egon ziren. Liburuak "globalaren eta lokalaren arteko adierazgarri" direla esan zuen Ariztondok. Ideia honi jarraiki, Renoko Center for Basque Studies-eko zuzendariak, Zulaikak, "geure diskurtsoak ingelesez jar-tzen ez baditugu" munduan egongo<ZA< ez garela adierazi zuen.

Euskal kultura munduan txertatzeko, euskaldunen presentziak munduan oihartzuna izan dezan eta "Michigango lagun batek liburuok irakur ditzan" dira garran-tzitsuak duela 42 urte sortu zen Euskal Ikasketen zentruak argitaratzen dituen lanak, Salabururen hitzetan. Salaburu bera da Basque Classics sailaren zuzendaria, William Douglas eta Gregorio Montrealekin batera.

Liburuon aurkezpena oso ondo zaindu dute eta "mundu osoko 500 liburutegi garrantzitsuenetara liburu bana igorri" dituztela esan zuen errektore ohiak. "Han eta hemen geure kulturaren berri izan dezaten", bukatu zuen Salaburuk.

Dokumentuaren akzioak