Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Folklorearen zutoihala

Dokumentuaren akzioak

Euskal Folklorearen zutoihala

Egilea
77. zkia.
Komunikabidea
Artez
Mota
Albistea
Data
2003/09/01

Tradizioari lotuta



Agerketa aurretik kalejira burutuko dute aipaturiko sei taldeek Danbolin-Txistulari elkartea buru dela Sozial Antzokitik hasi eta Bizkotxalde enparatzara. Bestalde ikuskizunekin batera, enparantza berean, dantza munduarekin erlazionaturiko hainbat postu jarriko dituzte, jantzi, bideo, musika eta liburuak salgai egongo direlarik.

Arabatik, Usantxi taldeak, Papingo dantzak taularatuko dituzte zinta, kriskitinak eta makilez baliatuz. Hala nola, aintzinako jantziekin zenbait pertsonai ere ikusi ahal izango dira, besteak beste, alkate, abade eta epailea.

Garaiko dantzariak Bizkaiko ordezkari gisa hurreratuko dira Basaurira Dantzari dantzaren bertsio partikular bat eta emakumeek dantzatzen duten Aurreskua eskeiniz. Aurrenekoaren berezitasuna Santiago eta Santa Ana egunetan prozesio baten barne burutzean egongo litzateke.

Irungo Kemen taldeak burutuko duen ikuskizunetik momentu adierazgarriena 21 pertsonen laguntzarekin aurrera eramango duten Ezpata dantza dugu. Honekin batera, gipuzkoan ezagun diren beste pieza batzuk ere ez dira faltako, horra hor, Agurra, Boastitzea, Zinta dantza, Brokel dantza eta Uztai txiki.

Errepertorio oparoa

Rocamador, Zangotzatik datorren taldeak, barietate handiko errepertorioa plazaratuko du oraingoan. Cantarico edo Jota Vieja, inguruko dantza folkloriko tradizionalez gain, berreskuratutako beste zenbait edota orain urte gutxi garatutakoak baina data zehatzetan taularatzen direnak ere bertan izango dira. Azken atal honetan Ingurutxu neskek bakarrik antzeztua, Keinu Dantza eta Polka daude.

Iparraldetik, Lapurdiko lurraldeetatik Ezpela taldeak Makil dantza, Fandango, Soka-dantza, Muxikoetako hainbat eta Peio Peio eszenaratuko dituzte. Aurtengoan Zuberoako bi talde, Zohardia eta Aintzindariak elkarteak, konpainia bakar gisa arituko dira folklore suletinoaren mostra interesgarria eskeiniz. Urtero burutzen den Maskaradako atal ezberdinei dagokien Barrikada, Gabota, Makil dantza, Branila eta Godalet dantza erakutsiko dituzte,besteak beste.



IRAILAK 20 SEPTIEMBRE (19.30)

BIZKOTXALDE ENPARANTZA - BASAURI

Dokumentuaren akzioak