Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal folklorearen sustatzaile

Dokumentuaren akzioak

Euskal folklorearen sustatzaile

Basauriko Dantza Agerketa

Egilea
65. zkia.
Komunikabidea
Artez
Mota
Albistea
Data
2002/09/01

Ekitaldi ikusgarriago bat lortzeko xedez antolatzaileek bulkada berri bat ematen saiatu dira jaialdia modu eguneratuago batean aurkeztuz. Lehenengo egunerako, Danbolin txistulari Elkartekoekin kalejira, gonbidatutako konpainia ezberdinen ekitaldia eta gauerditik aurrera Bigiri taldearen kontzertua aurreikusi dituzte. Hilaren 15ean aldiz, Agintzari, Basauritar eta Edurre herriko taldeek errepertorioko zenbait dantza burutzeko asmoa dute.



Hogeita hamar urte hauetan, Agerketara behin baino sarriagotan hurbildu izan dira talde anitz, esaterako, Markina-Xemeingo Zerutxuko dantzariek. Lea-Artibai inguruko folklorearen erakusle direnak, aurtengoan hiru lan ezberdin eskeiniko dituzte. Xemeingo Ezpata Dantzarekin hasiko dute ikuskizuna, Mahai gaineko dantzarekin jarraitzeko. Azken honetan, dantzariak, bakarka, alkatea eserita dagoen mahaiaren gainean arituko dira. Bukatzeko ihauterietan ohikoa den Zaragi dantzari ekingo diote, artza espektakuluaren bereizgarri nagusiena delarik.



Antzuolako dantzariak ere izan dira inoiz Basauriko kaleetatik jira-biran. Trokeo dantza osotzen duten lau modalitateak ezagutzera emango dituzte eta baita Sorgin dantza, ihauteri garaian egiten den beste dantza bat.

Oiongo Irule taldeak, Revolcón del cachi, mirespen eta errespetuan oinarritutako erritoa eta bestalde, Danza de los Santos Patrones dantzak eskeiniko dituzte.

Nafarroatik, Falcesetik hain zuzen ere, Makaia taldeak herrian ohikoak diren bost dantza dakartza. Euretako batean olibondoetan lan egiteko “falce” deritzon igitai antzeko tresna erabiltzen dute. Oraingoan ere ez dira faltako nafarroako herri honetan mozorro garaian burutzen dituzten dantza herrikoiak, horretarako biztanleak “Trullo” gisa jazten dira za-kuak erabiliz.



Zubietako johaldunek zanpantzarren doinu indartsu eta sendoarekin hasiera emango diote ikuskizunari, azkenik, Donibane Garazitik datozen Garaztarrek Jauziak dantza eskeintzeaz gain, binaka egiten den kontradantza eta Lantza luzea erakutsiko dituztelarik.



Tuterako makil dantza



Paloteado edo Makil dantza Tuteran, San Juan eguneko aurreneko larunbatean egiten den dantza herrikoia dugu. Aurten dantza hau berreskuratu zeneko 25. urteurrena ospatzen ari dira, beraz aipatu berri dugun honekin batera Jota Tudela eta Viva la Pepa ere eskeiniko dute Grupo de danzantes del Paloteado de San Juan de Tudelakoek.



IRAILAK 14-15 SEPTIEMBRE

BASAURI

Dokumentuaren akzioak