Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzarien jai handia izango da gaur Donostian, Dantzari Egunean

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzarien jai handia izango da gaur Donostian, Dantzari Egunean

Hiru mila lagun inguruk jai giroan azalduko dute dantzak aurrera egiteko duten nahia

Komunikabidea
Euskaldunon Egukaria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2000/05/07

URTERO bezala, aurten ere maiatzarekin batera etorri da dantzarako garaia, eta sa- soi honetan ekitaldi garrantzitsuenetakoa izaten da Dantzari Eguna, euskal dantzaren jai handia, Euskal Herriko dantzarien elkargunea.

Iaz Araban izan zen Dantzari Eguna, Laudion, eta aurten Gipuzkoari egokitu zaio jaia antolatzea. Donostian, goizean goizetik txoko guztietatik dantzariak iristen hasiko dira, eta 11:00etan hasiko dira, musika doinuak lagun dituztela, lehen jauziak, kalejirak eta abilenen akrobaziak. Diana izango da, txistulari, dultzaina jole eta trikitilariekin, eta Araba parketik Anoetarako bidea egingo dute dantzariek.

12:00etan izango da ekitaldi nagusia, Ilunbe zezenplazan. Ilunbek ezhoiko itxura hartuko du, hiru mila dantzari inguruk, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoatik etorriak, sekulako kolorea emango baitiote zezenplazari. Dantzan hasiko dira ondoren, nork bere herriko dantzak eskainiz. Denek batera ere dantzatuko dute, eta okasiorako larrain-dantza, fandangoa eta arin-arina prestatu dituzte protagonistek.

14:00etan amaituko da ekitaldi nagusia, eta bazkaria izango dute 14:30etan, Anoetako kirolgunean. Han bilduko dira dantzariak eta dantzazaleak.

Bazkalostean, 17:00etan, erromeria izango da jaigunean, Estanda taldearekin. Trikitilariak, txistulariak, dultzaineroak eta txarangak izango dituzte lagun Estanda taldekoek. 20:00ak arte izango da jaia.

Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen du urtero Dantzari Eguna, eta jada urte asko daramatza Euskal Herriko herri anitzetan ikuskizunak eskaintzen.

Etorkizuna ziurtatu nahian

1967an izan zuen lehen ekitaldia Dantzari Egunak, Miarritzen. Harrezkeroztik urtero herri batek hartu du txanda, eta hogeita hamahiru urtetan lautan baino ez du huts egin.

Jai giroa izango da nagusi gaur Donostian, baina, jaiaz gain, ikuskizunaren bitartez euskal dantzen etorkizuna ziurtatzeko gogoa dutela erakutsiko dute dantzariek, egungoa ez baita dantzak bizi duen aldi oparoenetakoa. Eta euskal dantzak etorkizuna ziurtatzeko nahikoa premia du, dantza munduan dabiltzanek aspalditik adierazten ari direna kontuan hartzen bada.

Dantzak ez du garai batean gizartean zuen lekua betetzen, ezta egungoan berezko lekua erraz topatzen ere. Eskakizunak anitz dira, ordea; dantzari lekua egiteko aukera egokiak horiek, erantzunik balute. Dantza arloan jende asko ari da haren etorkizuna ziurtatzeko egunero lanean, baina ez dute eginkizun hori ogibide, eta dantza eta dantzariak profesionalizatzeko beharra dagoela aldarrikatu dute askotan. Dantza talde nazional bat ere beharrezko iruditzen zaie, dantzariek euren ibilbidean jarraipena eta garapena izan dezaten.

Dokumentuaren akzioak