Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzari eta musikari bizitza osoa eskaintzegatik omenduko dute "Txelu"

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzari eta musikari bizitza osoa eskaintzegatik omenduko dute "Txelu"

Dantzari, musikari, irakasle eta hainbat talderen sustatzaile eta zuzendari izan da, besteak beste, Jose Luis Etxebarria Txelu. Campos antzokian, urriaren 12an, bere lagunek euskal dantza eta abestien "emanaldi berezia" antolatu dute "euskal dantza eta musikari bizitza osoa eskaini izana" eskertzeko.
Komunikabidea
Uriola.info
Tokia
Abando-Indautxu
Mota
Albistea
Data
2014/09/05
Lotura
Uriola.info

1925eko martxoaren 29an jaio zen Begoñako Errepublika zaharrean Jose Luis Etxebarria Txelu. Mahatsorri izaerari eusten dio oraindik orain, Garaizarren bizi baita. Itsu egon arren burua argi mantentzen du, eta bere bizipenak bizkor kontatzen dizkio hurbiltzen zaionari. Bere biografia bete-betea dago.

Begoñako Batzokiaren inguruan hasi zen dantzan Txelu. Gerra ostean, Dindirri dantza taldean sartu zen eta bertan dantzari eta zuzendari artistiko lanak uztartu zituen. Musika, berriz, bere kasa ikasi zuen eta berea da, esaterako, metalezko txistuaren asmakuntza. Irakasle lanetan Santutxuko Gaztedi dantza taldean eta Galdakaoko Andra Mari dantza taldean aritu zen. 1987an Garaizarko Lagunak abesbatza mistoa sortu zuen -egun Garaizarko Matsorriak deiturikoa- eta 1992an Begoñako Sustraiak emakumeen abesbatza. 1999an erabaki zuen koru bietan zuzendaritza lanak uztea.

Ez da harritzeko, hortaz, omenaldiaren erantzule Galdakaoko Andra Mari, Begoñako Sustraiak eta Garaizarko Matsorriak izatea. Ekitaldiak Bilboko Udalaren eta EITBren babesa izango du.

Emanaldi berezia

Urriaren 12an, Campos antzokian, Zuriñe Iarritu eta Sonia Txarkan arituko dira aurkezle lanetan. Txeluren argazki eta irudiekin osaturiko bideo labur batekin emango diote hasiera omenaldiari. Antolatzaileek jakinarazi digutenez, bideoan Txelurekin harremana izan duten hainbat pertsonaren testigantzak bildu dituzte. Ondoren jendartetik zein palko batetik kantatuko ditu bertsoak Arkaitz Estiballesek.

Jarraian Garaizarko Matsorriak, Begoñako Sustraiak eta Andra Mari taldeak Euskal Herriko folkloretik jasotako hainbat pieza eszenaratuko dituzte ordubete luzez. Amaitzeko, bi abesbatzek eta dantza taldeak, denek batera, Erromerian eta Txanton Piperriren Euskal Herriko interpretatuko dute.

 

Txelu, kantuz eta dantzaz ikuskizuna

Urriak 12 igandea, 12:00etan, Campos Eliseos antzokian

Sarreraren prezioa: 5€

Sarrerak salgai: antzokiko txarteldegian eta Kutxabankeko kutxazainetan eta www.kutxabank.es eta www.teatrocampos.com helbideetan.

http://uriola.tok-md.com/argazkiak/tFD/txelu%20bai-01%20V03.jpg

Dokumentuaren akzioak