Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzari buruzko liburua euskaraz eta frantsesez doan sarean, Etxepare eta EKEri esker
Sarean irakur eta deskarga daiteke Oier Araolaza adituak idatzitako "Euskal dantza / Danse Basque / Basque dance" liburua. Bertan dantzak Euskal Herrian izan duen historia laburbiltzen da. Liburua Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Kultura Sailaren barruan argitaratu zen iaz, baina orain Euskal Kultura Erakundearen lankidetzari esker, frantsesera ere itzuli da. Bi erakundeek sarean jarri duten bertsio hau euskara-frantsesa-ingelesa da. Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan Etxepare Euskal Institutuaren web gunean, baita Euskal Kultur Erakundearen atarian ere.
Etxepare eta EKEren arteko lankidetzak jarraipena izango du datozen hilabeteetan eta bi erakundeek Euskal Kultura Saileko beste liburu batzuk argitaratuko dituzte, euskara-frantsesa-ingelesa bertsio hirueledunetan. Esaterako, abian da Jon Eskisabel egilearen "Euskal kantagintza: pop, rock, folk" liburuaren frantsesezko itzulpena.
Dokumentuaren akzioak