Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzari begira
Artxiboak, lekukotasunak eta filmak elkartu dituzte erakusketa batean Euskal Kultur Erakundeak
Emazteak sokadantza dantzatzen. Eta hori XX. mende hasieran. 30eko hamarkada aldera, Santurtzin, arraunlariei. Eta filmatua. Funts pribatu batek duela urtebete helarazi zion filma Euskadiko Filmategiari. Eta Euskal Kultur Erakundeko (EKE) Jakes Larrek aurkitu bertan. Hortxe dago orain, Miarritzeko Eugenia elizpean. Hor egonen da urriaren 11ra arte, EKEk ekoitzi Soka erakusketaren barruan.
Santurtziko irudi horietarako bakarrik bada ere, Bilbotik Miarritzera bidaia egitea balio duela argi du Oier Araolazak. Irudi horiek ordura arte «inoiz ikusitakoak dira», Araolazak berretsi duenez. Emazteek ez zutela dantzatzen uste dutenei zalantzak sortzeko balio diezaiekeena, gainera, haren iduriko.
Araolaza, dantzari, prestatzaile eta antropologoa, erakusketarako aholkularitza lanean aritu da. Xabier Itzaina, dantzari, musikari eta ikerlaria eta Roger Goihenetx Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko presidentea eta koreografoaren ondoan. Guztira, 400 ilustrazio eta 200 lekukotasun elkartzen ditu ibiltaria izateko pentsatu erakusketak. Lekukotasunen artean, koreografo, dantzari eta musikarienak aurkitu daitezke. Eleketa, EKEren ahozko memoriaren bilketatik hartuak gehienak. Badira atal pedagogiko batzuk ere, bideo txikiz eta testu laburrez osatuak. Film eta bideo anitz badago, oro har, erakusketan.
Usteak kolokan jartzeko
Santurtziko emazte dantzari horiek bezala, beste zenbait «altxor» biltzen ditu erakusketak, Araolazaren hitzekin segituz. «Dantzari buruz ditugun usteak kolokan jartzeko» balio dutenak horiek ere. Tartean, Jean-Michel Guilcher ikerlari bretoiaren filmak eta baita Frantisek Pospisil txekiar etnologoarenak ere. Pospisilen irudien artean badira Gipuzkoako dantza batzuk. Dela aurresku lehiaketa bat, ezpata dantzak edo makil dantzak. Gipuzkoako dantzen dantzatzeko era zenbat aldatu den ohartzeko, Araolazaren ustez: «Apurtzen ditu gaur egungo Aurreskua dantzatzeko eredu nagusiak». Nahiz eta badiren oraindik lekuak non irudietan bezala dantzatzen duten. Eredu aldaketa ez dela hain zaharra ere nabarmentzeko balio dute irudiek. «Eraldaketa hori berria da. Azken 40 urteetakoa da. Ustez aritu garelarik inoiz baino zorrotzago tradizioari begira». Pospisilenak, oro har, aski bereziak dira. 1927an Baionan egin filma ere badu, beste adibide bat emateko. Baionako Euskal Museoa gibeleko planoan, Zuberoako eta Baxenabarreko dantzari batzuk agertzen dira hor, Fauxtin Bentaberri musikaria tartean agertzen dela.
Artxibo horiei nolabaiteko oihartzuna ematen dioten film garaikide zenbait ere espresuki erakusketarako ekoitzi dituzte. Horien artean dago, adibidez, Eki Pagoagaren Jalgi. Bere buruaz beste egiten duen zamaltzainaren heriotzaren inguruan hainbat gogoetaren artetik josi fikzioa da: «Dantza da heriotzaren (indibiduala edo kolektiboa) beldurrari aurre egiteko era. Deusesteari erresistentzia», dio, besteak beste, bideoaren ondoko testuak.
Oskar Alegriak ere zenbait film zuzendu ditu. Tartean, Margo dantza, non Jon Maia dantzariak oin tindatuekin margotzen baititu margolanak, dantza urratsen bidez. Arin-arina, ezpata-dantza eta beste. Margolanak ere jarri dituzte erakusketan, filmez gain.
Argazkiak ere badaude. Robert Capa argazkilariaren bost, adibidez. 1951n Saran hartuak, besteak beste. Argazkigintza garaikideari dagokionez, Gabrielle Duplantier argazkilariari eskatu diote bere euskal dantzaren ikuspegia eskain dezan. Hasieran zenbait argazki bakarrik zituen egitekoak Soka-rako. Funtsean, argazki horiek hor daude. Baina, bere lanak gehiago eman zezakeela eta, erakusketa oso bat osatzea eskatu zion EKEk. Miarritzeko Mediatekan 30 argazkiz osatu erakusketa jarri du, Dantza izpiak, hilaren 25era arte. Mundakako laminetatik, Maskaradetako barrikadetara, Lekeitioko San Joan gaueko dantzetatik pasatuz, denboran zintzilik diruditen une batzuk ditu hartu argazkitan, zuri-beltzean. Hori du gustuko, eta hori du bilatzen Duplantierrek: «Gustukoa dut irudi batek bidaiatu ahal izatea denboratik kanpo».
Erakusketarako 80.000 euroko aurrekontua erabili du EKEk. Tartean, 30.000 euroko diru laguntza Gipuzkoa Foru Aldunditik. Eta beste 8.000 euro komunikaziorako, Bizkaiko Foru aldunditik. Donostiara joatekoa da erakusketa otsailean, Donostia 2016ren karietara.
@ Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.soka.eus

Jon Maia dantzan ari, Oskar Alegriaren Margo dantza filmean, bere oin azpietan kolorea emana duena. ISABELLE MIQUELESTORENA
Dokumentuaren akzioak